Tolosako Kultur Etxeak antolatutako argazki tailerrerako izen ematea zabalik

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/01/14 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • “Tolosan, koronabirusaren hilabeteetan” izenburupean proiektu fotografikoak lantzeko espazio bat izango da argazki tailerra, osasun krisia amaitzen denean bizi dugun garaia nolabait geratu dadin Tolosaren memorian.

  • Otsailaren 2an hasiko da tailerra eta ekainera arte iraungo du. Parte hartzeko aurrez izena eman behar da 943 67 03 83 telefonoan edo kultura@tolosa.eus helbidera email bat idatziz.

  • Ikastaroak 100,00 euroko prezioa du eta gutxienez 10 partaide eta gehienez 20 izango ditu.

 

 

Osasun krisiaren ondorioz bizi dugun egoera islatzeko argazki tailerra antolatu du Tolosako Kultur Etxeak. “Tolosan, koronabirusaren hilabeteetan” izenburupean landuko dira argazkigintzaren printzipioak eta partaideen proiektu fotografikoak, egun bizi dugun egoera eta gizarte-paisaia Tolosaren memorian gordeta geratu dadin.

 

Otsailaren 2an hasiko da tailerra eta ekainera bitarte iraungo du. Iñigo Royo izango da tailerraren arduraduna eta ideia zehatzak proposatuko ditu gradualki eta sortu daitezkeen zalantzen aurrean erantzunak eman eta parte hartzaileak aholkatuko ditu.

 

Parte hartzaile bakoitzak proiektu bat edo gehiago pentsatu eta garatu beharko du tailerrak irauten duen bitartean. Proiektuak planteatzeko askatasun osoa egongo da: Tolosako bizitzarekin zerikusia duen erreportaje-lan bat izan daiteke, lan pertsonalago bat…

 

Lehen egunean bilera bat egingo du arduradunak parte-hartzaile guztiekin tailerraren ezaugarrien berri eman eta ideiak lantzen hasteko. Iñigo Royo astearteetan eta asteazkenetan egongo da Kultur Etxean 18:30etatik 20:45etara aurrez aurreko bilerak egiteko aurrez hitzordua hartua dutenekin. Gehienez 3 pertsonako bilerak izango dira zalantzak argitzeko, egiten ari diren lanak komentatzeko, etab. Bilerak online egiteko aukera ere egongo da. Bi edo hiru astean behin parte-hartzaile guztiekin egingo da bilera lortzen ari diren emaitzak berrikusi eta ideia berriak proposatzeko. Tailerra amaitzean, egindako lan zati bat jendaurrean erakutsi ahal izatea da helburua.

 

Edonork eman dezake izena tailerrean, 943 67 03 83 telefonora deituta edo kultura@tolosa.eus helbidera email bat bidaliz. Gutxienez 10 pertsona beharko dira taldea osatzeko, eta gehienez 20 pertsonek parte hartu ahal izango dute. Lau hilabeteko iraupena izango du tailerrak eta 100,00 euroko prezioa du.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA