Tolosako udaberri kulturala aurrera doa

Tolosako Udala
2021/04/20 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • El Lagarto Baila konpainiaren Izadi ikuskizuna egongo da larunbat honetan, baita zine saioak, erakusketak eta kultur jarduera gehiago ere.

  • Gerturatzen ari da indarrean dauden zine bonuak erabiltzeko epe-muga, maiatzaren 31, eta hilabete horretan bertan urteko bigarren seihilekorako bonu berriak eskuragarri jarriko dira.

 

 

 

Tolosan kulturak bizirik jarraitzen du beste aste batez, hainbat jarduera kulturalekin.

Larunbat honetan, Udalak antolatutako Udaberriko programazioaren baitan, El Lagarto Baila konpainiaren Izadi ikuskizuna egongo da 16:00etan Leidorren. Izadi ikustera hurbiltzen diren haurrek eta familiek soinu zein ikusmen estimuluz beteriko esperientzia intimo bat bizitzeko aukera izango dute eta dantzaren eta musikaren hizkuntzarekin lotutako bizipen pizgarri bat partekatuko dute.

Aste honetan ere, ostegunero lez, zine foruma egongo da 19:00etan Leidorren. “El agente topo” filma egongo da ikusgai jatorrizko bertsioan, gaztelerazko azpitituluekin.

Apirilaren 23an, Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako GNAT Zinema Erakustaldiaren amaiera ekitaldia egingo da 19:00etan Leidorren Natura Bizia filmaren proiekzioarekin. Sarrera doakoa da, eta gonbidapena eskuratu behar da aurrez Aldundiaren webguneko Ingurumena atalean.

Zine saioei dagokienez, helduentzat “Nomadland” pelikula emango da Leidorren 19:00etan larunbatean, igandean eta astelehenean. Haurrentzat, berriz, “Tom eta Jerry” filma egongo da ikusgai igandean 16:00etan.

Erakusketei dagokienez, “Burgoseko prozesua” erakusketa oraindik ikusgai dago oraindik apirilaren 30era bitarte Aranburu Jauregian. Gertaera historiko haren testuingurua ezagutzera ematen du erakusketak 173 dokumentu eta testigantza grafikoen bidez. Gipuzkoako Foru Aldundiak, Aranzadi Zientzia Elkartearekin eta Euskal Herriko Unibertsitateko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Unesco Katedrarekin batera antolatu du erakusketa.

Bestalde, Kultur Etxeko argazkilaritza tailerrean egin duten “Desioa” argazki erakusketa ikusgai dago kultur etxeko pasadizoko beiratean. Desio bat pentsatzen ari zirela argazkia atera zaien pertsonen erretratu multzoa da.

Sarrera guztiak Kutxako webgunean edo Leidorren eskura daitezke.

Zine bonuak eta Eszena bonuak

Oraindik eskuratu daitezke egun indarrean dauden zine bonuak (30, 20 eta 10 saiotarako), maiatzaren 31 izanik erabiltzeko epe-muga; data horren ondoren ez dira baliagarriak izango. Erosleak baloratu beharko du saioak agortzeko aukera izango ote duen, eta horren araberako bonu mota erosi beharko du. Maiatzean bertan jarriko dira salgai urteko bigarren seihilekorako zine bonu berriak, 2021eko abenduaren 31ra bitarte erabili ahal izango direnak.

Bestalde, Tolosako Udalaren arte eszeniko eta musika egitarauan biltzen diren ikuskizunetarako oraingo Eszena Bonuek ekainak 30 arte balio dute,10 saiotarako guztira. Kasu honetan ere, oraindik erosi daitezke, baina ekainaren 30aren ondoren ez dute balioko. Irailean jarriko dira beste Eszena bonu batzuk salgai, urte amaiera arte balio dutenak.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA