Tolosako Udal Musika Bandaren abenduak 24 eta 31ko arratsaldeko kontzertuak online egongo dira ikusgai

Tolosako Udala
2020/12/22 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Arratsaldeko 19:00etan dira bi kontzertuak, eta jende-pilaketak ekidin eta segurtasuna bermatzeko, online ikusi ahal izango dira.

  • 28 Kanalean eta Tolosako Kultura sailaren Youtubeko kanalean egongo dira ikusgai.

 

Tolosako Udal Musika Bandak aurtengo gabonetan ere hainbat kontzertu eskainiko ditu Tolosan. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldeko 19:00etako kontzertuak online ikusi ahal izango dira, jende-pilaketak saihesteko eta guztion segurtasuna bermatzeko. Bi kontzertuak 28 Kanalean (telebistan) eta Tolosako Kultura saileko Youtubeko kanalean ikusteko aukera egongo da.

Dena den, Tolosako Banda aurrez aurre ikusteko aukera egongo da abenduaren 24an eta urtarrilaren 6an, eguerdiko 12:30ean Zerkausian arituko baitira bi egun horietan.

 

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA