Tolosako Udal Musika Eskolako ikasleek hainbat kontzertu eskainiko dituzte, ikasturte amaieraren bueltan

Tolosako Udala
2023/06/13 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Guztira 4 kontzertu desberdin izango dirae, astelehenetik ostegunera: perkusioa, orkestra, abeslariak, talde anitzak, helduen kontzertua, metal taldeak…

 

Ikasturte amaieraren bueltan, datorren astelehenetik ostegunera, hau da, ekainaren 19tik 22ra, hainbat kontzertu eskainiko dituzte Tolosako Udal Musika Eskolako ikasleek, herritarren gozamenerako.

Ekainaren 19an, astelehena, perkusio eta orkestrako ikasleen kontzertua izango da, 19:00etan, Zerkausian. Asteartean halaber, ekainak 20, abeslari eta talde anitzen txanda izango da, hau ere, 19:00etan Zerkausian. Ekainaren 21ean, helduen, akordeoien, txistuen, klarineteen eta talde anitzen kontzertua egingo da, aurrekoen ordu eta leku berean. Eta amaitzeko, ostegunean, ekainak 22, metal taldeko ikasleen zein flauta, saxofoi eta biolineko ikasleen kontzertua egingo da, azken hau 19:00etan, Berdura plazan.

Tolosako Udalak herritar oro animatzen du ikasleen lana ikusi, entzun eta kontzertuez eta musika onaz gozatzera.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA