Tolosako Udalak Aranzadi Zientzia Elkarteak egindako Oroimena Tolosa webgunea aurkeztuko du abenduaren 10ean, Giza Eskubideen Egunean

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/12/04 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Goizeko 11:00etan hasiko da ekitaldia Tolosako udaletxeko pleno aretoan eta herritar oro dago gonbidatuta, aurrez izena emanda.

  • Aurkezpen ekitaldian Josu Txueka Historia Garaikideko Doktoreak “Memoria Historikoa eta Giza Eskubideak” hitzaldia eskainiko du.

 

Azaroaren 10ean, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean, aurkeztuko du Aranzadi Zientzia Elkarteak “Oroimena Tolosa” memoriari buruzko webgune berria Tolosako udaletxeko pleno aretoan, goizeko 11:00etan.

Aurkezpenean parte hartuko dute, Tolosako alkateak, Olatz Peon Ormazabalek, Javi Bueces Aranzadi Zientzia Elkarteko ikerlariak eta Josu Txueka Historia Garaikideko Doktorea azken honek “Memoria Historikoa eta Giza Eskubideak hitzaldia eskainiko du. Herritar orok parte hartu dezate aurkezpen ekitaldian, aurrez izena emanda Kultura Sailean, 943 67 03 83 telefonora deituta edo kultura@tolosa.eus helbidera idatzita. Gehienez ere 20 pertsona gerturatu ahal izango dira ekitaldira.

Izen emate gehiago egongo balira, ekitaldia Kultur Etxeko areto nagusira lekualdatuko da. Halaber, streming bidez eskainiko da ekitaldia, udaleko sare sozialtan eta webgunean.

 

“Bizikidetza sustatzen” ekitaldi egitarauaren baitan kokatuta

Urrian alderdi politiko guztietako ordezkariek aurkeztutako “Bizikidetza sustatzen” ekitaldi egitarauaren baitan kokatzen da memoriaren inguruko webgunearen aurkezpen ekitaldia hau.

2006an hasi zuen Udalak memoria berreskuratzeko lanketa, Tolosan izandako eta tolosarrek pairatutako indarkeria eta giza eskubideen urraketen inguruko egia ahalik eta modu zabalenean ezagutu eta dokumentatze aldera. Dagoeneko bi liburu argitaratu dira Tolosan eta bertan jasotako edukia islatuko da webgunean. Testigantza berriak ere jasoko dira, izan ere, webgune bizia izango da, eguneratzen joango dena.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA