Tolosand Blues jaialdiaren 18. Edizioa, ekainaren 30etik uztailaren 3ra

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2022/06/14 | Kultura, Festak eta Gazteria

Ekainaren 30etik uztailaren 3ra izango da Tolosand Blues jaialdiaren 18. edizioa. Beste urte batez, puntako taldeak eta musikariak entzuteko aukera egongo da Tolosan, swing, rockabilly, blues, soul, jazz… doinuez gozatuz. Bederatzi emanaldi hartuko ditu aurten jaialdiak, eta herriko hainbat gunetan izango dira: Euskal Herria eta Lopez Mendizabal plazetan, Zerkausian, Plaza Berrian, Frontoi eta Ilargi tabernetan eta Txurrerian.

Izarne Iglesias, Kultura zinegotziak azaldu duenez, “San Joanen ondotik, herriko agenda kulturalak ez du etenik izango. Tolosak berriro ere bat egingo du blues, soul eta jazz doinuekin udarari ongietorria emateko, maila handiko taldeekin. Etenik gabe, 2005. urtetik antolatzen den jaialdia da Tolosand Blues eta, beraz, dagoeneko hitzordu garrantzitsua bilakatu da tolosar guztiontzat. Hortaz, egitarauaz gozatzera animatu nahi ditut tolosarrak zein bisitariak.”

Mississippi Queen & The Wet Dogs, Sweet Marta & The Blues Shakers, Gaby Jogeix, Bluebird, Cesar Crespo, Nick Moss Band, Armonica Fredy Band, Serious Business eta Nico Wayne Toussaint arituko dira Tolosan.

 

EGITARAUA

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA