Tolosand Blues jaialdiaren 19. Edizioa ospatuko da ekainaren 29tik uztailaren 3ra

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2023/06/20 | Kultura, Festak eta Gazteria

Urtero legez, San Joan jaien ostean, badator Tolosand Blues musika jaialdia eta, aurtengoa, datorren ekainaren 29tik uztailaren 3ra ospatuko da. Jaialdiaren 19. edizioa izango da eta, ohiko moduan, estatu zein nazioarte mailako puntako talde eta musikariak elkartuko ditu Tolosan: Bilbo, Bartzelona, Donostia, Florida, Kalifornia…

Goiuri Eceiza, Kultura zinegotziak azaldu duenez, “Udal batek izan behar duen elkarlanerako funtzioaren adibide da Tolosand Blues. Udalak bere kabuz antola ditzake hamaika ekitaldi; baina horiek bezain garrantzitsuak dira herritik edota herriko kultur taldeetatik datozen proposamenak. Honelako jaialdiak lagundu, bide eman eta babestea da Udalaren beste egitekoetako bat.” Zinegotziak Iñigo Martinek egiten duen “jaialdiaren ideazio, musika taldeen bilaketa, harreman, eta bestelako koordinazio lana” eskertu du Udalaren izenean, “urtero halako kultur eskaintza anitz eta aberatsa herrira gerturatzeagatik”.

8 kontzertuz osaturiko egitaraua aurkeztu du gaur Tolosako Udalak, musika estilo desberdinak batzen dituena: blues, swing eta twist, rockabilly, rock and rolla, gospel, jazz… Horrez gain, jaialdiaren azken egunean, masterclass bat ere jasotzen du Kultur Etxeko areto nagusian, Tommy Castro artistaren eskutik.

Blues Morning Singers, Micky and the Buzz, Mingo Balaguer | Pablo Sanpa Blues Band, Fake Cousins, Cecilya Mestres & The Candy Kings, Shanna Waterstown, Balta Bordoy & The Bad Boys eta Tommy Castro & The Painkillers arituko dira Tolosan.

Musika emanaldiak, herriko gune desberdinetan eskainiko dira:  Trianguloan, Gipuzkoa plazan, Txurrerian, Plaza Berrian, Zerkausian eta Euskal Herria zein Lopez Mendizabal plazan.

EGITARAUA: 

Blues Morning Singers. Ekainak 29, 20:00etan, Triangulo plazan.
Micky and the Buzz. Ekainak 30, 19:30ean, Gipuzkoa plazan.
Mingo Balaguer | Pablo Sanpa Blues Band. Ekainak 30, 23:00etan, Txurrerian.
Fake Cousins. Uztailak 1, 13:00etan, Lopez Mendizabal Plazan..
Cecilya Mestres & The Candy Kings. Uztailak 1, 19:30ean, Plaza Berrian.
Shanna Waterstown. Uztailak 1, 23:00etan, Plaza Berrian.
Balta Bordoy & The Bad Boys. Uztailak 2, 13:00etan, Zerkausian.
Tommy Castro & The Painkillers. Uztailak 2, 20:00etan, Plaza Berrian.
Tommy Castroren masterclass-a. Uztailak 3, 19:00etan, Kultur Etxean.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA