Tolosandbluesek aspaldiko lagunak bilduko ditu aurten, jaialdiaren 20. urteurrena ospatzeko

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2024/05/02 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Tolosandblueseko 20. edizioak badu data: ekainaren 27tik 30era ospatuko da.

 

2005.urteaz geroztik ospatzen da, Sanjoanen ondoren, Tolosandblues Jaialdia. Blues doinuen eta zaletuen topagune ez ezik, erreferentziazko hitzordu bilakatu da, urtetik urtera, panorama kulturalean. 

Bada, 2024ko jaialdiak badu dagoeneko data: ekainaren 27tik 30era ospatuko da. Aurtengoa, baina, jaialdi berezia izango da, Tolosandbluesek 20. urteurrena beteko baitu.

80 blues egun, 20 urtetan

Begirada atzera botatzen hasita, azken bi hamarkadatan datu aberats bezain adierazgarriak utzi ditu Tolosandblues jaialdiak. Guztira 168 emanaldi eskaini ditu, herriko 12 txokotan. Orotara 80 blues egun izan dira, 20 urtetan zehar.  

20. edizioan, aspaldiko lagunak

20. urteurren honetan, urte hauetan guztietan egindako lagunak bilduko ditu jaialdiak, inguruko artistak eta nazioartean ospe handia dutenak. Maila altuko emanaldiak izango dira, beste behin ere.

Presentzia baieztatu duten lehen artisten artean dira, besteak beste, Noa & The Hell Drinkers, Star Blues, Ander Zubillaga edota Joan Pau Cumellas Band. Chicagoko legenda bat ere izango da.  Egitaraua bere osotasunean ekainean emango dute ezagutzera.

Horrez gain, jaialdiaren irudi berria ere sortu dute aurten, 20 urte hauetako ibilbidea islatzeko.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA