Tolosandblueseko 15. edizioak orain arteko arrakasta gainditu du

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2019/07/02 | Kultura, Festak eta Gazteria

Aurtengoan taldeen maila aparta izan da. Izarrak -Mitch Kashmar- sekulako bi kontzertu eskaini zituen. Artistak ere gustura egon dira herrian dagoen blues giroarekin eta orokorrean jaialdiarekin.

Aurtengo edizioan estilo ugari entzungai izan ditugu. Blues-rock, piano boogie, country-blues, soul, California zein Chicagoko blues estiloak...

Publikoari dagokionez, aurreko urteekin alderatuz, askoz jende gehiago hurbildu da kontzertuetara.

Jaialdia guztiz egonkortuta eta osasuntsu dago. Geroz eta oihartzun haundiagoa dauka bai Tolosatik baita Euskal Herritik kanpo ere.

Azkenik eskerrik beroenak jaialdia ospatzea posible egiten duten babesle guztiei eta kontzertuetara joan den jendeari.

Aurten bezala espero dugu hurrengo urtean ere asmatzea eta denon gustuko programazioa osatzea. Bien bitartean jaso ezazue gure agurrik blueseroena

 

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA