Tolosanklisk egutegiak banatuko dira aste honetan Zerkausian

Tolosako Udala
2021/11/09 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Egutegiak herritarrei azaroaren 10, 11 eta 12an banatuko zaizkie Zerkausian 9:30etatik 12:30etara bitarte. Azaroaren 15etik aurrera, soberan geratzen diren aleak Kultur Etxean, Tolargin, Gorosabel-en eta Tolosa Gasan egongo dira.


 

Tolosanklisk lehiaketako irabazleei egutegiak banatu dizkie gaur goizean Udalak. Bihar, ostegunean eta ostiralean Zerkausian egongo dira eskuragarri herritar guztientzat 9:00etatik 12:30etara, eta, soberan geratzen diren aleak, azaroaren 15etik aurrera Kultur Etxean, Tolargin, Gorosabel-en eta Tolosa Gasan eskuratu ahal izango dira.

“Bizitza” da aurtengo egutegiaren gaia, eta aurten epaimahai talde batek aukeratu ditu egutegian agertuko diren argazki guztiak. Maider Gaztelumendiren “Bizitza hankaz gora” argazkia izan da irabazle nagusia, eta hortaz, 2022ko egutegiaren azalean ageri da.

Udalak parte hartzaile guztiak eskertu nahi ditu aurkeztu dituzten argazkiengatik.