Tolosar bat Elkanorekin batera lehen mundu biran

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2019/09/20 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Aurten 500 urte betetzen dira Elkanok Victoria ontziarekin lehen mundu birari ekin zionetik eta berarekin ontziratu zen, Pedro Tolosakoa, eta horregatik Udalak gogora ekarri nahi izan du pertsona honen historia

 

Joan den igandean ekin zitzaioan lehen mundu bira hasieraren 5. mendeurrena ospatzeko espedizioari Getarian. Ekitaldian izan ziren udal ordezkari eta baita Olatz Peon Ormabazabal alkatea ere.

Ekitaldian Elkanorekin ontziratutako hainbat euskaldun gogora ekarri nahi izan ziren eta hori dela eta, honetan, Tolosako Udalak, Pedro de Tolosa marinelaren aipamen berezia egin nahi du.

Duela 500 urte, ozeanoak esploratzeko asmoarekin abiatu ziren 5 itsasontzi, Indonesiako espezien uharte irrikatuetarako iristeko itsas ibilbide berri bat aurkitzea helburu nagusitzat hartuta. Lurralde eta itsas eremu ezezagunak zituen jomuga espedizioak, eta, azkenik, ibilian ibilian, Juan Sebastian Elkano, Victoria itsasontziaren buru, munduari lehen itsas bira eman zion, eta enpirikiko egiaztatu zuen Lurra borobila dela. Itsas birak munduaren beste ikusketa bat ekarri zuen, eta mugarri kolektibo bat ezarri.

Baina Elkano ez zen bakarrik ontziratu, gure lurraldeko 20 herritako 34 marinel izan ziren bidaia hartan berarekin, horien artean, tolosar bat, Pedro de Tolosa. Beraz, haiek biak izan ziren munduari bira ematen lehen bi gipuzkoarrak.

 

Historia bitxia:

Pedro de Tolosa itsasmutila Tolosan jaio zen eta 20 urterekin itsasoratu zen Victoria itsasontzian, Magallanes-Elkano espedizioan.

Kasualitatez, baina, ontziratu zen Pedro de Tolosa Victorian, beste marinel sevillar batek huts egin zuelako. Gauzak horrela, Elkanorekin batera hasi zuen abentura Sevillan, lehenik itsasmutil modura, ondoren itsasontziko despentsari gisara. Beraz, espedizioaren lekuko eta itsasaldi hartako gertaeren protagonista izan zen tolosar hau.

Sevillatik, Patagoniara, handik Filipinetara...munduari bira eman ostean, Victoria ontzia, itzuleran jada, Cabo Verderaino joan zen eta portugaldarrek preso hartu zuten beste hamabi tripulatzaileekin, 1522an. Elkano Sevillara itzultzean, Erregeari hainbat tripulatzaile preso hartu zituztela jakinarazi zion, Erregeak e portugaldarrei presoak aske utzi zitzan eskatzeko, Cabo Verde portugaldarren esku baitzegoen. Hilabete batzuk beranduago askatua izan zen eta azkenik, Pedro de Tolosa Sevillara heldu zen eta hortxe amaitu zen honen abentura.

Dokumentu idatzietan protagonismo handiena Magallanes eta Elkanok badute ere, lehen mundu bira hura ez zen posible izango parte hartu zuten marinel guztiengatik ez balitz.

Horregatik, Euskal Herriak, Elkanok eta baita Pedro Tolosakoak ere itsas historia unibertsalari egindako ekarpen garrantzitsua gogoan izatea garrantzitsua da. Historiak batzen gaituela, eta beharrezkoa delako orainean horri buruz gogoeta egitea, gure etorkizuna eraikitzeko.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA