Tolosar guztientzako pelikulak urriko zine programazioan

Tolosako Udala
2021/10/06 | Kultura, Gazteria, Jaiak

Aste honetan ere Tolosako Udalak hainbat kultur jarduera antolatu ditu herrian kultura babesten jarraitzeko. Tolosatzen Herri Aliantzan, gainera, kulturaren eta nortasun propioaren sentimenduaren hilabetea da urria eta bertako kultura babesteko eta ikustarazteko keinu txikiak egitea proposatzen da.

Urriko zine programazioa

Urrian ere Tolosako Udalak kalitatezko pelikulak ekarriko ditu Leidorrera. Gainera, bihartik aurrera, Leidorrek 600 eserlekuko edukiera izango du, edukiera osoaren %75a eta datozen egun eta asteetan normaltasuna eta edukierak berreskuratzeko lanean jarraituko du Udalak. Edozein kasutan, musukoa erabiltzea derrigorrezkoa izango da. Honakoa izango dira saioen ordutegiak: helduenak 19:00etan mantenduko dira eta, haurrenak, berriz, 17:00etan izango dira. Bestalde, urriaren 30a eta azaroaren 1aren arteko emanaldiak Topic-en izango dira, Leidor abesbatzen lehiaketan murgilduta egongo delako.

Gogorarazi behar da 10, 20 eta 30 zine saiotarako bonuak eskuratu daitezkeela webgune honetan edo Leidorreko leihatilan. Bonuen iraungitze data abenduaren 31a izango da, hau da, bonuak edozein garaitan erosten direla ere, abenduaren 31tik aurrera ez dute baliorik izango eta ezingo dira erabili.

Kontsultatu urriko zine programazio osoa hemen.

Galtzaundi aldizkariaren erakusketa

Galtzaundi aldizkariaren erakusketa ekitaldia gaur, urriak 6, izango da 19:00etan Aranburu Jauregian, eta urriaren 23ra bitarte bisitatu ahal izango da. Duela 30 urte argitaratu zen Galtzaundi aldizkariaren lehen zenbakia eta haren historia, hastapenak, bitxikeriak, lortpenak etab. jasotzen duen erakusketa prestatu du Galtzaundi elkarteak.

Kenophobia antzerki-dantza ikuskizuna

Urriaren 8an, ostirala, 20:30etan Kenophobia obra ikusi ahal izango da Leidorren. Pertsonaia ezberdinek bakardadean sentitzen duten ezegonkortasun emozionala islatzen du obrak, ikusleari hausnarketa eragingo dion mezu bat helarazteko. Sarrerak Leidorreko leihatilan eta Kutxako webgunean daude eskuragarri.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA