Tommy Castro nazioarteko artistak masterclass bat eskainiko du Tolosand Blues jaialdiaren baitan

Tolosako Udala
2023/06/30 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Jaialdiaren harira, artista zein bere taldea Tolosan izango dira asteburuan eta Castrok berak masterclass bat eskainiko du astelehenean, uztailak 3, 19: 00etan Kultur Etxean.

Atzo eman zitzaion hasiera Tolosand Blues jaialdiaren 19. edizioari. Jaialdi honek estatu zein nazioarteko artista ospetsuak biltzen ditu eta aurtengoak askotariko musika estiloak biltzen ditu, hala nola bluesa, swinga, twist, rockabillya, rock-and-rolla, gospela eta jazza.

Aurten, gainera, berrikuntza gisa, masterclass bat ere jasotzen du egitarauak, jaialdiaren baitan antolatu den lehena, Tommy Castro soul-blues artistaren eskutik.

Blues Music Magazine hedabideak soul-blues generoaren izar garrantzitsuenetarikoa izendatu du Tommy Castro eta asteburu honetan, Tolosan izango da, ‘The Painkillers’ bere bandarekin batera, Tolosand Blues jaialdiari amaiera emateko. Horretarako kontzertua eskainiko du igandean, uztailaren 2an, arratsaldeko 20:00etan Plaza Berrian eta 3an, astelehena, Castrok bere esperientzia eta ezagutza zabala partekatuko ditu Kultur Etxeko areto nagusian arratsaldeko 19: 00etan eskainiko duen masterclass-ean. Saioa esperientzia aberasgarria izango da artista ospetsu honen musika munduan murgildu nahi dutenentzat.

Beste 7 kontzertu asteburuan

Masterclass-az haratago eta atzo Blues Morning Singers taldeak eskainitako jaialdiko lehen kontzertuaren ondoren, beste 7 kontzertu gehiago izango dira asteburuan Tolosan: Micky and the Buzz, Mingo Balaguer | Pablo Sanpa Blues Band, Fake Cousins, Cecilya Mestres & The Candy Kings, Shanna Waterstown, Balta Bordoy & The Bad Boys, eta jakina, Tommy Castro & The Painkillers.

Horrela, asteburu honetan Tolosako bazter eta txoko guztiak musikaz beteko dira Tolosand Blues jaialdiaren eskutik.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA