Tortell Poltrona nazioarteko pailazoaren ikuskizuna, Titirijai txotxongilo jaialdia, erakusketak eta zinea aste honetan Tolosan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/11/24 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Hainbat kultur ekimen eskainiko dira aste honetan Tolosan: Tortell Poltrona nazioarteko pailazoaren Post Classic ikuskizuna, Titirijai nazioarteko txotxongilo jaialdia, euskaraldiaren baitan antolatutako hitzaldia, bi erakusketa eta zinea.

  • Sarrerak eskuragarri Kutxako webgunean edo Leidorreko lehiatilan.

 

 

Beste aste batez, hainbat kultur jarduera eskainiko dira aste honetan Tolosan.

Aste osoan zehar, azaroaren 29ra arte, Titirijai Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiaren 38. Edizioaz gozatu ahal izango da. Hainbat konpainiak haur eta helduentzako ikuskizunak eskainiko dituzte Tolosan eta aurten zirkuitu ibiltariak ere egingo dira.

Azaroaren 25ean, Euskaraldiaren harira, “Lan Mundua Euskalduntzea. Bada Garaia” hitzaldia. antolatu du Galtzaundi Euskara taldeak Kultur Etxean arratsaldeko 18:30ean. Hitzaldia doakoa izango da, baina gonbidapenak aurrez jaso beharko dira Kultur Etxean bertan edota Galtzaundiko egoitzan.

Azaroaren 27an, Tortell Poltrona nazioarteko pailazoaren Post Classic ikuskizuna eskainiko da Leidorren 19:00etan. Bere errepertorioko saiorik onenak eskainiko ditu, betiko pailazoaren esentzia eta alternatiba berritzaileen erronkak biltzen dituen emanaldi batean.

 

2 erakusketa Aranburu Jauregian

Bi erakusketa daude ikusgai aste honetan. Alde batetik, Karelia, Tytti Thusberg-en moda jasangarriaren inguruko erakusketa, hondakinak prebenitzeko astearen barruan antolatutakoa, eta, bestetik, Berdintasun sailak azaroaren 25aren harira antolatutako “Sorginak – Brujas” erakusketa, XV. eta XVIII. mendeen artean “sorgin ehiza” deiturikoan izandako sarraskien inguruan hausnartzen duena. Azken honetan 51 emakume artisten lanak batzen dira, horietatik 8 Tolosaldekoak, eta EmPoderArte AIMA irabazi-asmorik gabeko elkartearen erakusketa da. Biak Aranburu Jauregian egongo dira 2021eko urtarrilaren 9ra bitarte eta 17:30etatik 20:30etara bisitatu ahalko dira astearte, asteazken, ostegun, ostiral eta larunbatetan.

Astero lez, ostegunean, azaroak 26, zine foruma egongo da eta aste honetan Vitalina Varela filma eskainiko da jatorrizko bertsioan, gaztelerazko azpitituluekin. 55 urteko emakumea da Varela, Cabo Verdekoa jatorriz, eta aspaldi emigratu zuen senarraren hileta egin eta hiru egunera heltzen da Lisboara. Bertan bizitakoa kontatzen du filmak.

Aste honetako zine saioei dagokienez, helduentzat “Falling” pelikula eskainiko da igandean eta astelehenean, 19:00etan. Haurren zinemari dagokionez, “Sin Chan en Australia tras las esmeraldas verdes” filma egongo da ikusgai igandean 16:00etan. Sarrerak online eta Leidorreko lehiatilan erosi daitezke.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA