Trafiko aldaketa eta etenak, eta bestelako oharrak, San Joan jaien harira

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2024/06/18 | Kultura, Festak eta Gazteria

Datorren asteburuan, ostiraletik astelehena bitarte, bete betean murgilduko gara San Joan jaien ospakizunean eta horren harira, hainbat trafiko eten eta aldaketa egingo dira Tolosan, herriko puntu desberdinetan. 

Ostirala, ekainak 21

  • Trafiko etena:

    • Gauean, 22:00-22:15: Santa Klara kalean trafikoa etengo da zezen suzkoak irauten duen bitartean, Dama Berdeko biribilgunetik Naparzubiraino. Jon Andoni Irazusta pasealekutik Asuncion Klinikarako sarbidea mantenduko da. 

  • Kotxez hustu beharko dira: 

    • Santa Klarako zamalanen eremua: eta mugikortasun urriko pertsonentzako egokituta dauden bi aparkalekuak, eguerditik aurrera (ordua Udaltzaingoak bertan jarriko dituen seinaleetan zehaztuko da).

    • Rondilla kalea: Ogi Berri eta Muñagorri Harategiaren parean dauden aparkalekuak libre utzi beharko dira, eskuin eta ezker, egun osoz, Euskal Herria plazan karpak jartzeko makineriak sartu irtenak egin ahal izan ditzan. 


Larunbata, ekainak 22. Kuadrilla eguna

  • Trafiko mozketa:

    • Rondilla kalea (10:00-22:00): Kuadrilla Eguna dela eta, Rondilla kalea itxita egongo da ibilgailuentzat (Musika Eskolaren paretik Trianguloa plazara). 

  • Kotxez hustu beharko dira (06:00etarako): 

    • Rondilla kalea: Kalea ibilgailuentzat isteaz gain, kotxez hustu beharko da Emakumeen plaza paretik Trianguloa plazara, baita azken honetako zamalanen gunea ere. 

    • San Frantzisko pasealekua (Elizatik Gernikako Arbola lorategietara): Goizean Euskal Herria plazako azoka San Frantzisko pasealekuan egingo da. Postuak kentzen diren unetik berriro ere aparkatu ahal izango da bertan.

  • Autobus geralekuak:

    • Egun osoan zehar Rondilla kaleko eta San Frantzisko pasealekuan eliza parean dagoen autobus geltokiak bertan behera geratuko dira. Erabiltzaileek Santa Klarako geltokia erabili beharko dute.

  • Solstizio kontzertua:

    • Kontzertua Iraolaneko pagadian egingo da, ez iazko Gorostizuko zelaian. Urkizutik gora, irisgarritasun arazoa dutenei bakarrik utziko zaie ibilgailuekin pasatzen. 

 

Igandea, ekainak 23

  • Trafiko etena:

    • Naparzubia: San Joan su txikia eta San Joan sua egiten den bitartean itxita egongo da. Hori dela eta, Alde zaharreko garajeetarako sartu-irtenak Felipe Gorriti plazatik egin beharko dira, urtero bezala.
       

  • Kotxez hustu beharko da:

    • Trianguloa plazako zamalanen eremua: Estropadak direla eta, traineruak eta bestelako materialak deskargatzeko erreserbatuko da.
       

  • Tolosaldea traineruaren aurkezpena:

    • Lekuz aldatuko da. Trianguloan egin beharrean, Plaza Zaharrean izango da.

 

Astelehena, ekainak 24. San Joan eguna 

  • Trafiko mozketa (08:00-00:30):

    • Rondilla kalea: San Joan eguneko ospakizuna dela eta, Rondilla kalea itxita egongo da ibilgailuentzat Musika Eskolaren paretik Trianguloa plazara arte.
       

  • Kotxez hustu beharko dira: 

    • Rondilla kalea (goizeko 06:00etarako): Kalea ibilgailuentzat isteaz gain, kotxez hustu beharko da Emakumeen plaza paretik Trianguloa plazara arte. 

    • Trianguloko zamalanen eremua eta aparkalekuak (06:00etarako). 

    • Zumarditxikia (10:00etarako): Su artifizialen prestaketa lan guztiak egiteko, eremua libre utzi beharko da. Hurrengo egunean goizean garbiketa lanak egin bezain pronto zabalduko da aparkalekua.
       

  • Autobus geralekuak:

    • Egun osoz, Rondilla kaleko eta San Frantzisko pasealekuko eliza pareko autobus geltokiak bertan behera geratuko dira. Erabiltzaileek Santa Klarako geltokia erabili beharko dute.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA