Trafiko etenak asteburuan, San Joan jaien ospakizuna dela eta

Tolosako Udala
2023/06/21 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Rondilla kalea trafikoarentzat itxita egongo da larunbateko goizeko 09:00etatik igandeko goizeko 07:00etara eta, ondorioz, bertako zein San Frantzisko eliza pareko autobus geltokiak Santa Klarara lekualdatuko dira.

 

Kuadrilla egunaren ondotik, badatoz, asteburu honetan, San Joan jaiak. Horren harira, joan den asteburuan bezala, trafiko etenak egingo dira herrian.

Esate baterako Rondilla kalea ibilgailuentzat itxiko da ekainaren 24ko goizeko 09:00etatik ekainaren 25eko 7:00ak arte. Hau da, aipatu kalean ezingo da ibilgailurik sartu/atera larunbat goizetik igande goiza arte.

Horri lotuta, Rondilla kaleko zein San Frantzisko eliza pareko autobus geltokiak itxita egongo dira eta Santa Klarara lekualdatuko dira.

Segurtasuna ardatz San Joan suan

Herritar ororen segurtasuna bermatzea ardatz izanik, aurten, Segurtasun Plana garatu da Tolosako Udalak antolatutako San Joan surako, baita auzoetan egiten diren su txikiagotarako ere eta horri jarraiki, ezinbestekoa izango da suarekiko 15 metroko segurtasun distantzia mantentzea beti.

Su artifizialak ikusteko gomendioak

Urtero legez, San Joan egunari amaiera emango zaio su artifizialekin. Jon Andoni Irazusta pasealekua (Biala) itxita egongo da, ‘Telepizza’ paretik Santa Klara bitarte, hain zuzen Ibarrako rotondaraino, Napar zubia eta Izaskungo igoera (ospitalera) barne.

Tolosako Udalak suak ikusteko herritarren segurtasuna bermatzeko jarritako itxiturak errespetatzeko deia egiten du eta esate baterako Napar Zubian ez sartzea eskatzen du.

Gune Morea Andragora, Tolosaldeko Emakumeen Etxean

Asteburu honetan ere, GUNE MOREA, indarkeria matxistarik gabeko gunea kokatuko da larunbatean, informazio eta arretarako, ANDRAGORA Tolosaldeko Emakumeen Etxean. Gune hau da zabalik egongo da gaueko 00:00etatik goizeko 05:00etara.

Horrekin batera, udaltzaingo zerbitzua ere 24 orduz eskainiko da eta hala behar duenak ondorengo telefonora dei dezake: 943 675 858.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA