'Udaberri Gaztea', irteera ezberdinak eta tailer ugari apirilean Gazte Topagunean

Tolosako Udala
2019/03/28 | Kultura, Gazteria, Jaiak

Tolosako Udalak sustatutako Gazte Topaguneak, apirileko programazioa osatu berri du. Aste santuan zein hilabete osoan honako ekintzetan parte hartzeko aukera izango dute 12-17 urte bitarteko nerabeek:

  • Apirilak 5, ostirala, film proiekzioa. 17:00etan.

  • Apirilak 12, ostirala, UNO txapelketa. 17:30ean.

  • Apirilak 18tik 21era Topagunea itxita egongo da.

  • Udaberri gaztea apirilak 24etik 28ra gauzatuko da, izena eman behar da apirilaren 12a baino lehen.

  • Apirilak 24, Topagunea zabalik 17:00- 20:00.

  • Apirilak 25, mendi irteera eta ondoren afaria topagunean. Hitzordua: 15:00etan Trianguloan.

  • Apirilak 26, Irrisarriland abentura parkera irteera, matrikula 15€, 10:00-18:00 San Frantzisko elizaren paretik irteera. Talde mugatua.

  • Apirilak 27, Harry Potterren miniatura tailerra. 16:30- 20:30. Talde mugatua.

  • Apirilak 28, Topagunea zabalik 16:30- 20:30.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA