Udalaren udako kultur-eskaintza prest

Tolosako Udala
2019/07/15 | Kultura, Gazteria, Jaiak

Urtero bezala, uztail eta abuzturako egitarau berezia prestatu du udalak.

Kaleko zinea eta Tolosako Musika Bandaren gaueko kontzertua izango dira ekimen nagusiak.

Honetaz gainera, Hamabostaldi Musikalak abuztuan Santa Marian antolatu duen organo-kontzertua ere aipatu behar da, udalaren laguntzarekin egingo denez.

Aurten, aurreko urteetako auzoei, Berazubi, Larramendi eta Amarotz, San Esteban auzoa erantsiko zaie.

Emango diren pelikulak auzoek eskatutakoak izango dira; Campeones eta El Gran Showman titulu ezagunak.

  • Uztailak 19, López Mendizabal, 23:00 Tolosako Musika Banda
  • Uztailak 22, Berazubi, 22:30 ZINEA: Campeones
  • Uztailak 23, San Esteban, 22:30 ZINEA: Campeones
  • Uztailak 24, Amarotz, 22:30 ZINEA: El gran Showman
  • Uztailak 29, Larramendi, 22:30 ZINEA: Campeones
  • Abuztuak 8 ,Santa Maria, ORGANO KONTZERTUA: Ignacio Arakistain Xabier Urtasun Mikel Ansola