-
Tolosako eskaintza osoa modu bateratuan aztertzen aritu da udala kontziliazioa errazteko helburuarekin, eta eragileekin elkarlanean ere haurren eta gazteen aisialdiko eta denbora libreko jardueretan aplikatzeko babeserako neurriak eta protokoloak landu dira.
-
Halaber, herriko aire libreko espazioen azterketa egingo du udako jardueretan horien erabilera ahalbideratzeko eta sustatzeko.
-
Ekainaren 25ean prestakuntza saioa eskainiko zaie haurrekin eta gazteekin zuzenean lan egiten duten profesionalei eta boluntarioei.
Tolosako aisialdi taldeekin, eragileekin eta ikastetxeekin elkarlanean, udan haurrei eta gazteei zuzendutako aisialdi eskaintza aztertu du udalak, kontziliazioa errazteko helburuarekin. Osasun larrialdi egoerak ekarritako egoera kontuan hartuta, aisialdiko eta denbora libreko jardueretan aplikatzeko babeserako neurriak eta protokoloak ere landu dira. Hala, ekainean, uztailean eta abuztuan, 3 urtetik aurrerako haurrei eta gazteei zuzenduta, honako eskaintza eskainiko dute aisialdi taldeek, eragileek, eta ikastetxeek.
Udalak herriko aisialdi taldeekin, eragileekin eta ikastetxeekin batera egindako zerbitzuen lanketan, udalarekin hartu-emana izan duten eragileen eskaintza bildu da. Jarraian zehazten da eskaintza hori.
Eragilea
|
Ekintzak
|
Adin tartea
|
Datak
|
Informazioa/izen emateak
|
Samaniego Ikastetxea
|
Udaleku irekiak
|
HH5-LH6
|
Uztailean
|
kirolmultzoa@samaniego-tolosa.com
|
Herrikide Ikastetxea
|
Udaleku irekiak
|
6-12 urte
|
Uztailean
|
idazkaria3-12@herrikide.eus
|
Kirikiño
|
Udaleku irekiak
|
10-16 urte
|
Uztailean
|
kirikinoaisialdia@gmail.com
|
Gaztetxoak udaleku irekiak
|
Udaleku irekiak
|
2009-2016 urteen artean jaiotakoak
|
Uztailean
|
688717486
|
Laskorain Ikastola
|
Zaintza sarea
|
2-10 urte
|
uztailean
|
943697122
|
Gazte auzolandegiak
|
Auzolandegiak
|
12-17 urte bitarteko gazteak
|
Uztailean
|
topatolosa@gmail.com
|
Garun akademia
|
Ludoteka eta udaleku irekiak
|
5-12 urte
|
Uztailean
|
943 900 380
|
Zuertzart
|
Eskulan tailerrak
|
5-14 urte
|
Uztailean
|
676140622
|
Intujai
|
Hip Hop Ikastaroa
|
12 urtera arte eta 12 urtetik aurrera
|
Uztailean
|
678990162 edo intujai@intujai.net
|
Elduaien
|
Hizkuntza ikastaroak
|
Adin guztiak
|
Uztailean
|
943 65 23 72
|
Kirolarekin lotutako ekintzak
Kirolarekin lotutako hainbat ekintza egiteko aukera ere eskainiko dute herriko hainbat taldek uda honetan, horien artean, Zumardia elkarteak, Tolosa C.F Atletismo Eskolak, Tolosaldea IKT-k, TAKE-k eta Usabal eta Berazubi kiroldegiak.
-
Zumardia. Ekainaren erdialdetik irailaren hasierara arte hainbat ikastaro antolatuko ditu: Kayak ikastaroa (baita hobekuntza eta eskimotaje ikastaroak eta itsasoko trabesiak eta ur bizietan ibiltzen ikasteko saioak), BTT ikastaroak, Padde-Surf ikastaroak, ingelesa eta natura uztartzen dituen irteerak eta hainbat egunetako iraupena duten mendi zeharkaldiak (haurrei, gazteei eta helduei zuzenduta). Ikastaroei buruzko informazio guztia www.zumardia.eus helbidean kontsulta daiteke, edo info@zumardia.eus helbidera idatzita.
-
Tolosa C.F Atletismo Eskola. Ekainaren amaieratik uztailaren amaiera arte, bi hamabostalditan eskainiko dituzte eskolak: ekainaren 29tik uztailaren 12ra eta uztailaren 13tik 26ra. Informazio gehiagorako atletismo.tolosacf@gmail.com helbidera idatzi daiteke edo 681010899 telefonora deitu.
-
Tolosaldea IKT: Tolosaldea IKT-k tri-kanpusa antolatu du, triatloia oinarri hartuta. 7 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta egongo da, aste beteko iraupena izango duten 5 saio antolatu dituzte, ekainaren 29tik uztailaren 31ra bitartean, egunero 09:00etatik 13:00etara. Informazio gehiagorako info@tolosaldeaikt.eus helbidera idatzi daiteke edo 667637742 telefonora deitu.
-
TAKE: Uztail osoan zehar saskibaloi kanpusa egingo du TAKE-k, 8 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta, egunero 09:00etatik 13:00etara. Informazio gehiago www.takesb.eus webgunean eskura daiteke.
-
Usabal eta Berazubi: Bi kiroldegiak kudeatzen dituen Kirolzer enpresak ere hainbat ikastaro antolatu ditu uda honetarako haurrei, gazteei eta helduei zuzenduta: kirol ludoteka, dantza eskola, eskalada, padela, tenisa, multi ekintzak, kardio fit, Shuffle Dance, Body Punp, aquafitnes, pilates, zunba, desafit, K-Strech, eta Cycling, besteak beste. Ekainean hasi eta irailera arte emango dituzte ikastaroak. Informazio guztia www.usabalkiroldegia.com helbidean edo 943536400 telefonora deituta eskura daiteke (09:00etatik 21:00etara)
Herriko espazioen azterketa eta segurtasun protokoloa
Uda honetan herriko aisialdi taldeek, ikastetxeek eta eragileek haien eskaintza modu seguruan eskaini ahal izateko herriko espazio publikoen azterketa egingo du udalak haiekin elkarlanean, taldeen artean herriko gune ezberdinak modu bateratuan ez erabiltzeko eta segurtasun eta prebentzio neurriak zehaztasunez jarraitu ahal izateko.
Horrez gain, eta modu bateratuan lan egin ahal izateko, segurtasun protokolo bat ere diseinatu da. Gipuzkoako Foru Aldundiak banatu duen hainbat material ere jasoko dute herriko taldeek, eragileek eta ikastetxeek parte hartzaile guztien zein arduradun guztien segurtasuna bermatzeko.
Prestakuntza saioa profesionalentzat eta boluntarioentzat
Halaber, haur eta gazteen aisialdiko eta denbora libreko jardueretan zuzenean lan egiten duten profesionalek eta boluntarioek online ikastaro bat ere egingo dute ekainaren 25ean, egingo dituzten jardueretan osasun alorreko hainbat prebentzio eta higiene neurri ezagutzeko eta ikasteko, zein Covid-19 kasu posibleak bideratzeko prozedurak zuzen aplikatzen direla bermatzeko.