Urkizu eta Amarotz jai giroan murgilduko dira

Tolosako Udala
2024/06/26 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Urkizuko Sanpedroak ospatuko dira ostiraletik igandera.
  • Amarotz auzoan Antzerki Astea egingo dute datorren astean, eta jaiak ospatuko dituzte uztailaren 5etik 7ra.

 

 

Sanjoanak igarota, auzoetako jaien txanda heldu da. Datozen asteotan, festak ospatuko dira herriko hiru auzotan: Urkizun, Amarotzen eta Iurreamendin. Urkizukoak izango dira lehenak, Sanpedroak ospatuko baitituzte ostiraletik igandera. Astelehenean, uztailaren 1ean, Antzerki Astearen 26. edizioa hasiko da Amarotzen, eta festak uztailaren 5etik 7ra ospatuko dituzte. Iurreamendi auzokoak, berriz, hurrengo asteburuan izango dira, uztailaren 11tik 13ra.

Urkizuko Sanpedroak

Ekainak 28, ostirala

  • 17:30 - II. Frontenis txapelketa

  • 20:00 - Txupinazoa elkartetik

  • 21:30 - Mus txapelketa

Ekainak 29, larunbata

  • 11:00 - Meza nagusia. Ondoren hamaiketakoa elkartean

  • 12:00 - Umeen jolasak

  • 14:00 - Umeen eta gurasoen arteko bazkaria

  • 17:30 - Gazteen arteko herri kirolak

  • 21:00 - Herri afaria elkartean. Ondoren Joxe Mendizabalek alaituko du gaua.

Ekainak 30, igandea

  • 11:00 - Tortilla patata eta sagardo lehiaketa

  • 17:00 - Bolo eta toka lehiaketa, ume jolasak eta ondoren txokolatada, festei amaiera emateko.

  • Egun osoan zehar trikitilariak

 


 

XVI. Amarozko Antzerki Astea

Uztailaren 1a, astelehena:

  • 17:00 - "Kluedo 6/2" Pailaztana Junioren eskutik Auzo Etxean, euskaraz.

  • 20:00 - "Hirurak Telefonari Begira" GEHIBAT +1-en eskutik Auzo Etxean, euskaraz. Ondoren, "Famiglia" Maider Diaz eta Xabin Fernandezen eskutik.

Uztailaren 2a, asteartea:

  • 17:00 - "Desequilibrado", Pablopicalloren kale ikuskizuna, gazteleraz.

  • 20:00 - "Klownterapia" Pailaztana-ren eskutik Auzo Etxean, euskaraz.

Uztailaren 3a, asteazkena:

  • 17:00 - "Andrina Basandrina", Puy Osesen kale ikuskizuna, euskaraz.

  • 20:00 - "Joezak Berriro, Sam!" Intxurre Antzerki Taldearen eskutik Auzo Etxean, euskaraz.

Uztailaren 4a, osteguna:

  • 17:00 - "Magiakerietan" Enikmaren eskutik Auzo Etxean, euskaraz.

  • 18:00 - "Pintxopoteatro", magia, musika eta ipuinak Iñaki Carretero, Vera Makucevica, Maria Arandia, Eneko Gutierrez, Yama Orozco eta Miguel de la Rosaren eskutik, auzoko kaleetan zehar.

Uztailaren 7a, igandea:

  • 12:00 - "Zirko Gala", Bego Peñaranda, Xabi Larrea eta Bea Larrañagaren kale ikuskizuna, euskaraz.

  • 13:00 - "Amaikoteka" Intujai Teatroren kale ikuskizuna, euskaraz. Ondoren, (h)amaiketako-diskoteka.

 


 

Amarotz auzoko jaiak

Uztailaren 5a, ostirala:

  • 16:00 Txupinazoa eta buruhandiak.

  • 16:30 Haur jolasak festagunean.

  • 18:00 Karta jokoen finala Beti Gazteak lokalean.

  • 18:30 Txokolatada Itun-Txulo elkarteak prestatuta.

  • 19:00 Tolosako Udal Musika Bandaren kontzertua.

  • 20:00 Auzoko danborrada Konponezinak txarangarekin.

  • 21:30 Auzo afaria eta DJ Naza.

Uztailaren 6a, larunbata:

  • 09:00 Diana Tolosako Udal Txistulariekin.

  • 10:00 Diana Konponezinak txarangarekin.

  • 10:30 Haurrentzako puzgarriak eta tailerrak.

  • 11:00 Buruhandiak.

  • 12:00 Ajoarriero lehiaketa.

  • 14:30 Ajoarriero lehiaketako sari banaketa eta auzo bazkaria.

  • 15:30 Haurrentzako puzgarriak.

  • 16:30 Bingoa.

  • 16:30 Auzokoen mus txapelketa.

  • 17:00 Ping-pong txapelketa.

  • 19:30 Sagardo dastaketa Gautxori txarangarekin.

  • 21:30 Parrillada.

  • 23:00 Arrixku taldea eta ondoren DJ Andoni.

Uztailaren 7a, igandea:

  • 08:00 Gosaria eta San Ferminetako entzierroaren proiekzioa.

  • 10:00 Haurrentzako futbol txapelketa.

  • 11:00 Artisau azoka eta eskulan erakusketa.

  • 12:00 "Zirko Gala" kale antzerkia.

  • 13:00 INTUJAI-rekin poteoa auzoan.

  • 14:30 Auzo bazkaria eta karta-jokoen sari banaketa.

  • 16:00 Perurekin dantzaldia.

  • 18:30 Toka txapelketa.

  • 20:00 Sardina-jana.

  • 22:00 Su artifizialak eta sardinaren hileta.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA