Urria eta azaroa arteko zine zikloaren bonoak ostegunean, urriak 11, salgai Leidorren

Tolosako Udala
2018/10/08 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • 17:00etatik 19:00etara erosi ahal izango dira. Ostiralean, urriak 12, zikloaren lehenengo zine saioa.
  • Helduentzako 13 film eskainiko dira; haurrentzako 5.

Datorren ostegunean, urriak 11, jarriko dira salgai urria eta azaroa arteko zine zikloko bonuak Leidorreko leihatilan, 17:00etatik 19:00etara. Ostiralean, urriak 12, izango da zikloaren lehenengo zine saioa. Honakoa izango da programazioa (eskuliburua atxikita*):

  • Urriak 12, 14, 16: 'Oreina'.
  • Urriak 13, 14: 'El escándalo Ted Kennedy'.
  • Urriak 18: 'El capitán'.
  • Urriak 20: 'El rehén'.
  • Urriak 21, 22: 'Nos vemos allá arriba'.
  • Urriak 25, 26: 'La fábrica de nada'.
  • Urriak 27, 29: 'Carmen y Lola'.
  • Urriak 27, 28: 'Un pequeño favor'.
  • Azaroak 4, 5: 'Viaje al cuarto de una madre'.
  • Azaroak 8: 'París, Texas'.
  • Azaroak 10, 12: 'Gure oroitzapenak'.
  • Azaroak 10, 11: 'El reino'.
  • Azaroak 15: 'Siempre juntos'.

Haur eta gaztetxoentzako filmak

Haur eta gaztetxoei zuzendutako 5 film eskainiko dira ziklo honen baitan urriak 12an hasita:

  • Urriak 12: 'Christopher Robin'.
  • Urriak 21: 'Luis eta estralurtarrak'.
  • Urriak 28: 'Los futbolísimos'.
  • Azaroak 10: 'Go!azen'.
  • Azaroak 11: 'Colmillo blanco'.

Informazio gehiagorako, Kultur Etxera jo daiteke, 943 670 383 telefonora deitu edo kultura@tolosa.eus -era idatzi.

Fitxategiak: 
PDF icon zinea 2018ko urria.pdf

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA