Urriaren 28tik azaroaren 5era ospatuko da Tolosako Nazioarteko 54. Abesbatza Lehiaketa

Tolosako Udala
2023/10/20 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • 6 ahots taldek eta 12 ganbera abesbatzek hartuko dute parte, horien artean euskal talde batek, eta lehiaketaz gain hiru kontzertu berezi egongo dira.
  • Abonoak eta sarrerak salgai daude dagoeneko cittolosa.com-en.

 

Hemen da Tolosako Nazioarteko Abesbatza Lehiaketaren 54. edizioa. Urriaren 28tik azaroaren 5era bitarte ospatuko da Tolosan, eta aurten sei ahots taldek eta hamabi ganbera abesbatzek hartuko dute parte, horien artean euskal talde batek. 16 herrialdeetako 18 abesbatza elkartuko dira Tolosan, 530 pertsona guztira. Gainera, pandemiaz geroztik, sei abesbatza etorriko dira Asiatik lehen aldiz, beraz, edizio berezia izango da aurtengoa.

Lehiaketaz gain hiru kontzertu berezi egongo dira: Hodeiertz abesbatzaren 40. urteurreneko kontzertua, kide ohiekin, German Ormazabal pianistaren eta Maite Arruabarrena mezzosopranoaren errezitala, eta jaialdiari itxiera emateko, Suhar abesbatzaren kontzertua.

Gainera, Tolosako eskaintzatik kanpo 58 kontzertu egingo dira antolatu duten abesbatza kontzertu-zikloaren baitan, Euskal Herriaz gain, Aragoin eta Kantabrian ere.

Abonoak eta sarrerak salgai

Egitaraua hemen dago ikusgai eta sarrerak eta abonoak salgai daude dagoeneko webgune honetan

Helduen abonoak 65 euroko prezioa du aurten, eta helduen sarrerak, berriz, 15 eurokoa. Haurren sarrera 8 eurotan dago. Amaiera ekitaldirako helduen sarrerak 18 euroko prezioa du, eta amaiera ekitaldiko haurren sarrerak 10 euro balio ditu.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA