Usabal kiroldegiko udako liburutegia, zabalik

Tolosako Udala
2024/07/19 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Irailaren 9ra arte egongo da martxan, eta liburutegiko materialaren maileguak egin ahal izango dira bertan.
  • Ordutegia 15:00etatik 19:00ak arte izango da, astelehenetik ostiralera.

 

 

Tolosako Udal Liburutegiak udako liburutegia berreskuratu du. Usabal kiroldegian kokatuko da, igerilekuaren alboko eremuan. Dagoeneko martxan da zerbitzua, eta irailaren 9ra arte egongo da martxan, astelehenetik ostiralera, 15:00etatik 19:00etara.

Publiko guztiari zuzenduta dago liburutegia: heldu, gazte eta haurrentzako mota guztietako materialak aurkitu ahal izango dira: egunkariak, aldizkariak, komikiak, eleberriak, bidaietako gidaliburuak, sukaldaritzari buruzko liburuak… Haurrentzako jolas-liburuak eta mahai jokoak ere egongo dira. Emango diren zerbitzuak honakoak dira:

  • Irakurgelarako mailegua (kiroldegian bertan irakurtzeko mailegua): liburuak, aldizkariak, egunkariak… 

  • Etxerako mailegua: udako liburutegian dauden liburuak etxera eraman daitezke maileguan, gometxa gorria dutenak izan ezik. 

  • Marrazkiak egiteko margoak eta papera eskainiko dira, baita mahai-jokoak ere.

  • Tolosa eta bertako liburutegi zerbitzu orokorrari buruzko informazioa eskainiko da.

  • Liburutegiko txartelak egingo dira.

  • Liburutegiko bazkideek, helduen zein haurren liburutegiko liburuak maileguan eskatzeko aukera izango dute eta hurrengo egunean igerilekuan jasotzekoa.

  • Tolosako edozein liburutegitatik hartutako maileguak bertan itzultzeko aukera emango da.

  • Wifia.

Udako liburutegiaren helburu nagusia Tolosarrei liburutegia hurbiltzea da, eta, aldi berean, irakurzaletasuna sustatzea eta tolosarren irakurketa-ohiturak bultzatzea, horretarako, liburutegiaren ordutegia eta leku-esparrua zabalduz. 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA