Zabalik da datorren ikasturtean kultur etxeko tailerretan izena emateko epea

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2024/07/01 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Irailaren 13ra arte izango da izena emateko aukera. 
  • Izena emateko prozedura aldatu eta, egoitza elektronikoaren bidez, kultur etxean edo UDATEn egin ahal izango da.

 

Dagoeneko zabalik da datorren ikasturtean Tolosako kultur etxeko tailerretan izena emateko epea. Tailerren eskaintzan daude antzerkia, argazkilaritza, balleta, dantza garaikidea, ehoziri-lanak eta patchworka, pintura, eskulanak eta zeramika.

Aldaketa 2024-2025 ikasturterako izena emateko prozeduran

Izena emateko prozedura aldatu da aurten. Lehenik eta behin, izen ematea egiteko prozedura aldatu da, eta modu ofizialean izapidetu beharko da. 

Hiru modutara egin ahal izango da: BakQ edo bestelako ziurtagiri digitala dutenek Erregistro elektroniko bidez egin ahal izango dute. Aurrez aurre bi lekutan egin ahal izango da: kultur etxean, uztailaren 1etik 16ra eta abuztuaren 26tik irailaren 13ra, arratsaldez, 16:00-19:00; eta UDATEn, uztailaren 1etik irailaren 13ra bitartean.

Prozedura aldatu denez, izena emateko epea ere nabarmen zabaldu da: uztailaren 1etik irailaren 13ra arte egin ahal izango da, aipatutako hiru bide horietako bat erabiliz.

Plazak agortuz gero, esleipena zozketa bidez

Ikastaroren batean leku kopurua baino izen emate gehiago egongo balira, zozketa bidez esleituko dira. Horrela, interesa duten herritar guztiek izango dute parte hartzeko aukera.

«Tailer batzuen interes maila asko igo da azken urteetan, baina ikasle edo onuradun asko urtez urte errepikatzen ziren, lehentasuna zutelako, eta horrek ikasle berrien parte hartzea zailtzen zuen. Interesa duten herritar guztiei zabaldu nahi izan diegu izena emateko aukera, udal gisa aukera berdintasuna bermatu behar baitugu», azaldu du Goiuri Ezeiza Tolosako Udaleko kultura zinegotziak.

2024/2025 ikasturteko kultura tailerrak:

  • Antzerkia:
    Astelehenetik ostegunera, gehienez bi egun, 19:30-21:30.

  • Argazkigintzaren hastapenak: 
    80 ordu, astearte eta ostegunetan, 19:00-21:30. 

  • Balleta: 
    *Taldearen mailaren araberako ordutegiak. 

  • Dantza garaikidea:

    • Hastapena. Ostiraletan, 19:30-21:00. 

    • Aurreratua: Astelehen eta asteazkenetan, 20:15-21:45.

  • Ehoziri-lanak eta patchworka: 
    Astelehenak, 15:30-19:30.

  • Pintura eta marrazketa: 

    • Astelehen eta asteazkenetan, 10:30-12:30, 15:30-17:30 edo 18:00-20:00.

    • Astearte eta ostegunetan, 10:30-12:30, 15:30-17:30 edo 18:00-20:00.

  • Eskulanak (6 eta 10 urte bitarteko haurrentzat): 
    Astelehen eta asteazkenetan, 17:30-18:30 edo 18:30-19:30.

  • Zeramika: 

    • Astearte eta asteazkenetan, 10:00-12:00.

    • Astearte eta ostegunetan, 16:00-18:00.

    • Astelehen eta asteazkenetan, 18:30-20:30.

*Informazio osoa hemen dago ikusgai.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA