Zabalik da inauterietako plataformak egiteko ferialekua erabiltzeko eskaera epea

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2023/12/18 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Eskaerak abenduaren 29ra arte egin daitezke telematikoki edo aurrez-aurre UDATEn. Ferialekua urtarrilaren 26tik otsailaren 18ra erabili ahal izango da, egunero.
  • Lekua mugatua denez, partzelak baino konpartsa edo karroza gehiago egonez gero, izena emandako guztien artean zozketa egingo da urtarrilaren 8an. 

 

Badatoz laster inauteriak eta horren harira, Tolosako Udala prestaketa lanetan hasia da jada. Horri lotuta, jakinarazi du gaurtik aurrera, abenduak 18, zabalik egongo dela inauterietako plataformak egiteko ferialekua erabiltzeko eskaera egiteko epea.

 

Interesdunek abenduaren 29ra arte arte eman dezakete izena telematikoki, udal webgunearen bitartez, edo aurrez-aurre, UDATEn, astelehenetik ostiralera 7:15-14:15 bitartean eta ostegunetan, 7:15-19:00 bitartean. Eskaera orria hemen.

Lekua mugatua denez, partzelak baino konpartsa edo karroza gehiago egonez gero, izena emandako guztien artean zozketa egingo da urtarrilaren 8an, hau da, partzelak zozketa bidez esleituko dira. Ez da giltzarik banatuko ferialekuan sartzeko.

Ferialekua urtarrilaren 26tik otsailaren 18ra erabili ahal izango da, astelehenetik-ostiralera 17:00etatik 20:30etara eta asteburuan 10:00etatik 20:30etara. Otsailaren 18rako konpartsa guztiak ferialekutik kanpo egon beharko dute.

Informazio gehiagorako, interesdunek Kultur Etxera jo edo 943 670 383 telefonora deitu dezakete.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA