Zabalik dago Gazte Topaguneak antolatutako auzolandegian izena emateko epea

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2023/04/21 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • 11-17 urte bitarteko gazteei zuzendutako ekintza da eta bi txandatan eramango da aurrera, ekainaren 26tik 30era lehena eta uztailaren 2tik 7ra bigarrena. Parte-hartzaileek miserikordia zaharreko landare igokariak eta belar txarrak kendu eta moztuko dituzte, besteak beste, ingurumena zaindu eta txukuntzeko helburuarekin.
  • Izen ematea zabalik dago apirilaren 30a arte udal webgunearen bitartez edo aurrez-aurre, UDATEn. Behin txandak amaituta, Sendavivara egingo dute irteera parte-hartzaileek.

 

Tolosako Gazte Topaguneak antolatuta, urtero bezala, aurten ere auzolandegiak egingo dira 11 eta 17 urte bitarteko gazteekin ekaina eta uztaila bitartean.

Zehazki bi txanda egongo dira: ekainaren 26tik 30era izango da lehen txanda eta uztailaren 3tik 7ra bigarrena. Goizez eramango dira aurrera, 9:30etik 13:30era eta parte-hartzaileek, besteak beste, miserikordia zaharreko landare igokariak eta belar txarrak kendu eta moztuko dituzte. Helburua da ingurumenaren zaintza sustatzea gazteen artean, kontzientziazio eta sentsibilizazio ariketa gisa.

Izen ematea dagoeneko zabalik dago eta interesdunek udal webgunearen bitartez edo aurrez-aurre, UDATEn eman ahal izango dute izena apirilaren 30a arte. Behin bi txandak amaituta, parte-hartzaile guztiak Sendavivara joango dira egun pasa, egindako lanaren eskertza gisa.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA