Zerkausia eta Topic urdinez argiztatuko dira bihar haurren eskubideen defentsan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2019/11/19 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Haurren Eskubideen Hitzarmena sinatu zenetik 30 urte betetzen dira aurten, eta urteurrenaren harira herriko bi guneak argi urdinez argiztatuko dira, Unicef erakundearen “Urdinez Margo Gaitezen” egitasmoaren barruan

  • Datorren asteko osoko bilkuran parte hartuko dute Tolosako hiru ikastetxetako haurrek, eta giza eskubideen nazioarteko hitzarmena irakurriko dute

 

Haurren Eskubideen Hitzarmena sinatu zenetik 30 urte beteko dira bihar, azaroak 20, eta horren harira “Urdinez Margo Gaitezen” egitasmoa jarri du martxan Unicef erakundeak. Tolosako Udalak bat egin du proiektuarekin, eta Zerkausia eta Topic museoa urdinez argiztatuko dira. Topic-a bihar egongo da argiztatuta, eta Zerkausia bihartik hurrengo ostegunera arte.

Hurrengo ostegunean, azaroak 28, Tolosako Udalak egingo duen osoko bilkuran parte hartuko dute herriko hiru ikastetxeetako haurrek, eta giza eskubideen nazioarteko hitzarmena irakurriko dute bertan. Aipatutako hitzarmena Haurren Hiriaren baitan landuko dute ikasleek.

Unicef-en esanetan “Haurren Eskubideen Hitzarmena historian gehien berretsi den giza eskubideen nazioarteko hitzarmena bada ere, haien eskubideak egunero urratzen dira oraindik”. Haurrek ikasteko aukera izan dezaten, arrisku guztietatik salbu egon daitezen eta euren potentzialik gehienak garatzeko aukera emango duen mundu baten aldeko ekintza izango da “Urdinez Margo Gaitezen”.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA