Zine bonu berriak eskuragarri bihartik aurrera

Tolosako Udala
2023/05/31 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Gaur da indarrean dauden zine bonuak erabiltzeko azken eguna, eta bihartik aurrera, ekainak 1, jarriko dira salgai urte amaierara bitarte erabili ahal izango diren bonuak.

 

Indarrean dauden zine bonuak maiatzak 31 bitarte erabili ahal izango dira, eta ekainaren 1etik aurrera jarriko dira salgai bigarren seihilekorako bonuak, abenduaren 31ra bitarte erabili ahal izango direnak. Bonuak 30, 20 eta 10 saiotarako balio dute. 10 saioko bonuaren prezioa 30 eurokoa da, 20 saioko bonuarena 35 eurokoa eta 30 saioko bonuaren prezioa 40 eurokoa. Bonuak Kutxabank-en sarrera salmenten atalean eskuratu daitezke, eta baita Leidorreko leihatilan ere.

Eszena bonuak

Zine bonuez gain, Tolosako Udalak arte eszenikoen ikuskizunetarako eszena bonuak ere jartzen ditu eskuragarri. Orain indarrean dauden eszena bonuak ekainaren 30era bitarte erabili daitezke, eta irailean jarriko dira bonu berriak salgai.