Zine bonu kanpaina berria ekainaren 1ean hasiko da

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/05/28 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • 10, 20 edo 30 saiotarako bonuak egongo dira eskuragarri, eta abenduaren 31 baino lehen erabili beharko dira, erosten den unea edozein izanda ere.
  • Bonuak erosteko sistema errazteko webgune berria jarri da martxan
  • Tolosako Udalaren arte eszeniko eta musika egitarauan biltzen diren ikuskizunetarako Eszena Bonuen iraungitze data ekainaren 30a da

 

Leidor aretoan eskaintzen diren zine emanaldietarako bonuen kanpaina berria ekainaren 1ean hasiko da. Orain arte bezala, 10, 20 eta 30 saiotarako bonuak jarriko dira salgai. Bonuen iraungitze data abenduaren 31a izango da, hau da, bonuak edozein garaitan erosten direla ere, abenduaren 31tik aurrera ez dute baliorik izango eta ezingo dira erabili. Beraz, denboran aurrera egin ahala, erabiltzaile bakoitzak erabaki beharko du zein kantitatetako bonua erosi nahi duen, kontuan hartuta iraungitze data urteko azken eguna izango dela.

Bonuak erosi ahal izateko sistema errazteko helburuarekin, webgune berri bat jarri da martxan Kutxabanken sarrera salmenten leihoan: https://ticket.kutxabank.es/leidorantzokia/public/janto/. Webgune honetan, bonuak erosteaz gain, sarrerak ere erosi ahalko dira eta bonuak sarrerengatik ere trukatu ahalko dira, Leidorreko leihatilatik pasatu beharrik gabe. Zinerako ez ezik, Leidorren eskaintzen diren gainerako ikuskizunetarako sarrerak ere eskuratu ahalko dira bertan. Orain arte bezala, Leidorreko leihatilan ere eskuratu ahal izango dira zinerako bonuak.

Udalak iazko udazkenean jarri zuen martxan bonuak erosteko sistema berria, eta oraindik egonkortze zein egokitzapen lanetan dagoen sistema bat da. Izan ere, herritarrei ahalik eta eskaintza onena egitea da helburua, eta horretarako hainbat sistema aztertu eta landu dira.

Sistema berria martxan jarri zenetik egon diren gorabeherak tarteko, herritarrei ahalik eta irtenbiderik egokiena emateko asmoz, eta bonuen iraungitze dataz jabetu gabeko hainbat herritar dagoela jakitun, eta salbuespen modura, apirilean eta maiatzean bonuak erosi dituzten eta agortu ez dituzten herritarrei erabiltzeke dituzten sarrerengatik gonbidapenak ematea erabaki du Udalak, abenduaren 31ra bitartean erabili ditzaten. Gonbidapen horiek Leidorreko leihatilan jaso beharko dira, ekainaren 1etik aurrera, ordutik aurrera bonu zaharrak ez direlako erabilgarri egongo.

Eszena Bonuak

Bestalde, Tolosako Udalaren arte eszeniko eta musika egitarauan biltzen diren ikuskizunetarako oraingo Eszena Bonuen iraungitze data ekainak 30a izango dela gogorarazten da. Ekainaren 30etik aurrera ez dute baliorik izango. Irailean jarriko dira berriz salgai Eszena Bonuak, urte amaiera arte balioko dutenak.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA