Zine foruma, antzerki-dantza eta antzerki jaialdia aste honetako kultur programazioan

Tolosako Udala
2020/11/11 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Hainbat kultur ekimen eskainiko dira datozen egunetan Tolosan: “El Rey” filma zine forumean, E.C.L.A.T. antzerki-dantza, eta Erlauntza, besteak beste.
  • Sarrerak eskuragarri Kutxako webgunean edo Leidorreko lehiatilan.

 

 

 

Hainbat kultur jarduera antolatu ditu Tolosako Udalak datozen egunetarako. Guztien ordutegia Eusko Jaurlaritzaren neurri berrietara egokitu da, hortaz, Leidorreko ekitaldi eta filmak 19:00etan hasiko dira, eta haurren zinema 16:00etan.

Ostegunean, azaroaren 12an, zine forumean El Rey pelikula eskainiko da jatorrizko bertsioan, gaztelerazko azpitituluekin, 19:00etan Leidorren. Espainiako historia hurbilari buruzko obra da, Juan Carlos I. errege emerituan oinarritzen dena.

Ostiralean, azaroaren 13an, Adriana Bilbaoren E.C.L.A.T. antzerki-dantza emanaldia ikusi ahal izango da 19:00etan Leidorren. Silueta, modako diseinua, koiuntura historiko ezberdinak, emakumea, genero ikuspegia, musika, dantza, dira lan honetako protagonistak.

Larunbatean, azaroak 14, Zikloia 2020 ekimenaren baitan formatu txikiko antzerkiak, hitzaldiak, bertsolariak eta dantzaldia eskainiko dira Amarotzen egun osoan zehar 10:00etatik aurrera.

Asteburuko zinema saioei dagokienez, Erlauntza filma ikusgai egongo da larunbatean, igandean eta astelehenean 19:00etan Leidorren. Zinemara eramandako antzerki obra honek arrakasta handia izan duen Tolosan.

Haurrentzako zineman El Arco Mágico pelikula egongo da igandean 16:00etan.

Sarrera guztiak eskuragarri daude online kutxako webgunean edo Leidorreko lehiatilan.