Zine programazioaren inguruko iradokizunak egin ahal izango dituzte tolosarrek

Tolosako Udala
2021/12/17 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Galdetegi bat sortu da iradokizunak jasotzeko. Online bete daiteke gaurtik aurrera edo edo aurrez aurre Leidorren, Kultur Etxean eta Liburutegian abenduaren 20tik aurrera, urtarrilak 10 bitarte.

  • Helburua da erabiltzaileen feedback-a jasotzea eskaintzan hobekuntzak eta egokitzapenak egin ahal izateko.


 

Tolosako Udalak zerbitzuen etengabeko hobekuntza bermatzeko eta hainbat herritarren eskaerari erantzunez, zine programazioaren inguruko iradokizunak jasoko ditu. Helburua da erabiltzaileen feedback-a jasotzea eskaintzan hobekuntzak eta egokitzapenak egin ahal izateko.

Horretarako, galdetegi bat sortu da zine ikusle diren tolosarrek egungo zine eskaintza baloratzeko aukera izan dezaten, eta haien iradokizunak jasotzeko. Batez ere zine ikusleentzat zuzendutako galdetegia da, baina Tolosako zinearen inguruko kezka duen edonork bete dezake.

Galdetegia online bete daiteke euskeraz edo gaztelaniaz gaurtik aurrera, edo aurrez aurre abenduaren 20tik aurrera Leidorren, Kultur Etxean eta Liburutegian, urtarrilak 10 arte. Gune hauetan paperean egongo dira galdetegiak eta iradokizunak jasotzeko kutxak jarri dira.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA