Zine ziklo berriaren bonoak larunbatean, martxoak 16, salgai Leidorren

Tolosako Udala
2019/03/12 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Salmenta 11:00etatik 13:00etara egingo da.
  • Zikloa martxoaren 17tik apirilaren 15era luzatuko da.

Datorren larunbatean, martxoak 16, jarriko dira salgai zine ziklo berriko bonuak Leidorreko leihatilan, 11:00etatik 13:00etara. Ziklo hau martxoaren 17tik apirilaren 15era luzatuko da. Honako filmak barneratuko ditu ziklo berriak (eskuliburua atxikita*):

  • Martxoak 17, 18: Green Book.
  • Martxoak 19: Pájaros de verano.
  • Martxoak 21: Arrastoan. Pablo Dendaluzeren filma. 1974an, sei lagunek eski zeharkaldia egin zuten Laponian, eta aitzindariak izan ziren horretan. Aitzakia ezin hobea iruditu zaigu gu ere hara joan eta lurralde hura, hango jendea eta bizimodua ezagutzeko.
  • Martxoak 23: El viaje de sus vidas. Buru-bihotzez Elkarteak, Alzhéimerrak eta beste dementzia batzuek eragindako Tolosaldeko familiez osatua, filmaren emisioa baliatuko du ezagutzera emateko.
  • Martxoak 24, 25: La favorita.
  • Martxoak 26, 27: 13. Ekozinemaldia. Doanekoa. Ekologistak Martxan elkarteak antolatutako ekimena; ekologia eta energiari buruzko nazioarteko film sorta.
  • Martxoak 28: Cómo cambiar el mundo.
  • Martxoak 30: Destroyer. Una mujer herida.
  • Martxoak 31: El ángel en el reloj.
  • Martxoak 31: 4 latas.
  • Apirilak 4: La chica de la fábrica de cerillas.
  • Apirilak 6: ¿Podrás perdonarme algún día?
  • Apirilak 7, 8: Mula.
  • Apirilak 11: Trinta lumes.
  • Apirilak 13, 14, 15: Soinujolearen semea. Bonudunek +4,05.
  • Apirilak 14: La pequeña bruja.

Haur eta gaztetxoentzako filmak

  • Martxoak 17, 19: Cómo entrenar a tu dragón 3.
  • Martxoak 24: Lego filma 2.
  • Martxoak 31: El ángel en el reloj.
  • Apirilak 7: Dragkon ball super: Broly.
Fitxategiak: 
PDF icon zinea.pdf