100 auto klasiko baino gehiago ikusteko aukera, irailaren 23an

Tolosako Udala
2023/09/15 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa
  • Tolosatik igaroko da, hurrengo larunbatean, San Sebastian Circuit Spirit auto klasikoen bira.
  • Sei auto Plaza Zaharrean izango dira ikusgai eguerdian eta, gainerakoak, San Estebango aparkalekuan.

 

San Sebastian Circuit Spirit, auto klasikoen bira, irailaren 22an hasiko da. Asteuburu osoan zehar Gipuzkoatik barrena ibiliko dira, eta Tolosatik ere igaroko da, irailaren 23an. 100 auto klasikotik gora batuko dira 6. edizio honetan.

Larunbat eguerdian iritsiko dira auto klasikoak Tolosara, Bentaunditik sartuta. Zuzenean San Estebango aparkalekura joango dira, eta han gertutik ikusteko aukera izango da. Horietako sei auto, berriz, Plaza Zaharrean jarriko dira ikusgai.

Ondoren Ferialekuan bazkalduko dute, bertako produktuak dastatuz, eta bazkalostean birarekin jarraituko dute. Tolosako erdigunea zeharkatuko dute: hala nola, San Frantzisko pasealekua, Nafarroa Etorbidea, Santa Klara eta Ibaiondo kaleak, eta Larramendi zubia igaroko dituzte, eta Anoetarantz joango dira ondoren.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA