Asteasuko Otzara Berriaren ‘Otzara Goine’ pasta bigunak irabazi du Euskal Herriko gaztarik onenaren saria, ESNEKI azokan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2022/11/05 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa

Tolosa esnekien hiriburu eta bilgune izan da azken hiru egunotan, Tolosako Udalak eta Eliker Zentroak sustatuta estreinakoz ospatu den ESNEKI azoka bereziari esker.

Euskal Herrian ekoiztutako gazta eta esneki mota guztiak ezagutzeko eta dastatzeko aukera eskaini du hitzordu gastronomiko berriak. Eta aniztasun horren ispilu izan da parte-hartzaile kopurua: hogeitik gora ekoizlek jarri dute postua azoka berezian, eta 99 gaztak hartu dute parte hitzordu nagusian, Euskal Herriko gazta eta esnekien lehenengo lehiaketan.

Hamabost kategoriatan banatu da txapelketa, eta maila bakoitzeko irabazleen artetik aukeratu du, gastronomia munduko 40 lagunek osatutako epaimahaiak, txapeldunen artean txapelduna. Asteasuko Goine Berriaren ‘Otzara Goine’ pasta bigunak jaso du Euskal Herriko gazta onenaren sari nagusi hori. Pozik eta hunkituta jaso du saria Jose Antonio Otegui Aldaik, alabarekin batera.

87 behi Frisoi Txapelketan

Euskal Herriko XIII. Frisoi Txapelketa ere goizean ospatu da Ferialekuan, hobekuntza genetikoaren eta ganaduzaleen eguneroko lanaren bidez lortu diren lorpenak ezagutzera emateko helburuarekin.

Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako 6 ustiategik hartu dute parte, 87 abelbururekin. Lehiaketa zortzi ataletan banatu da, eta sari nagusiaz gain, beste lau sari berezi banatu dituzte.

Sari Nagusia, Behien Txapeldunen txapelduna, Cascanteko Planillorentzat izan da. Bigen sari berezia, berriz, Ardeok (Gatika) irabazi du. Errape hoberena duen behia Cascanteko Planillokoa izan da. Ganadutegi hoberenaren ohorezko garaikurra azkenik, Gatikako Ardeok irabazi du.

Esnegintzan murgilduz

Azoka bereziaz eta lehiaketez gain, bestelako jarduerak egiteko aukera eman du ESNEKIk. Beotibar Pilotalekuan, esaterako, Euskal Herriko gazta ugari dastatzeko bisita gidatuak erabat arrakastatsuak izan dira, eta txanda guztietako txartelak agortu dira.

San Frantzisko pasealekuko ‘Esnetan’ espaziora, berriz, familia ugari gerturatu dira. Besteak beste, txekorrak nola elikatu, esne motak bereiztu edo esnekiak sortzeko prozesuaren nondik norakoak ezagutu ahal izan dituzte etxeko txikienek.

“Arrakasta” hitza erabiliz definitu du Xarles Iturbe zinegotziak, ESNEKIren lehen edizio hau: “Jende ugari erakarri du. Gaurkoa horren erakusle da, baina aurreko bi egunetan jasotako erantzunak ere hori erakutsi digu. Sektoreak ere erantzun du, garai samurrak bizitzen ari ez bada ere. Eta hori garrantzitsua ere bada, indarberrituta ateratzeko. Azken, batean, gazta, esnekiak, baita esnea bera ere, gure elikaduraren oinarri dira, eta hala izan dadin, balioan jarri behar dugu. Eta, hori, gozatuz egin badaiteke, are hobeto”, azaldu du Iturbek.

EsnekiEsnekiEsnekiEsnekiEsnekiEsnekiEsnekiEsnekiEsneki

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA