Tolosako Udalak bi egitasmo jarri ditu martxan ekoizleei beren produktuak eskaintzeko aukera bermatzen jarraitzeko.
Biak ala biak, arrakastarekin
Batetik, etxez etxeko “Azoka, zure etxera” banaketa zerbitzua abiarazi zen, 9 ekoizleren parte hartzearekin. Egun 10 dira atxiki direnak, eta batzeko aukera izango dute gainerakoek ere. Eskariak telefonoz, WhatsApp-ez, emailez edo bestelako tresna digitalak eginez egiten dira, eta etxera banatzen dituzte produktuak, ekoizle bakoitzak zehaztutako egunen arabera.
Bestetik, herriko elikadura dendetan ekoizleen produktuak eskaintzeko aukera zabaldu zen, Tolosa&Co Merkatarien Elkartearen laguntzarekin. Egitasmora batu ez diren dendek oraindik ere aukera dute. Horretarako mezu bat bidali behar da merkataritza@tolosa.eus helbidera.
Herritar askoren babesa jaso dute bi egitasmoek, batik bat, etxez etxeko banaketak. Oso ongi ari da funtzionatzen, eta ekoizleek jaso duten bultzada hori eskertu nahi izan dute, lerro hauen bidez.
Aurrera begira lanean
Bestalde, alarma egoera amaitzen denerako segurtasun neurri berriak zehazteko lanketarekin hasia da udala, Osasun Sailaren eta udaleko prebentzio teknikariaren ikuskaritzaren pean. Izan ere, alarma-egoera amaitu ondoren, zenbait arau bete beharko dira, Osasun Sailak normaltasunera itzultzeko esan arte. Hala nola, postuen arteko distantziak eta pasabideetako tarteak berraztertu beharko dira.
Bien bitartean, etxez etxeko zerbitzua erabiltzea edo herriko komertzioetan erosteko dei egin du udalak.
“Azoka, zure etxera” egitasmoan parte hartzen ari diren ekoizleen zerrenda eguneratua:
Joakina Iturrioz Goñi
Babarrunak, barazkiak, arrautzak
Banaketa: asteazkena, larunbata
Eskariak: telefono dei edo WhatsApp bidez, 695 758 096
Itziar Etxeberria Arizmendi
Gazta, intxaurrak, babarruna (txuria eta beltza), irasagarra, sagardoa
Banaketa: osteguna eta larunbata.
Eskariak: telefono dei edo WhatsApp bidez, 627 935 563
Leire Saizar Altuna
Ogiak, gozoak, irinak
Banaketa: egunero
Eskariak: telefono dei bidez, 620 595 711
Jose Angel Loidi Mendizabal
Kalabaza, babarruna, arrautzak, frutak, bizkotxoa, gozoak, marmelada, erlekiak
Banaketa: egunero
Eskariak: telefono dei bidez, 634 409 888; edo e-mail bidez: jaloidi@gmail.com
Aldabazahar
Barazkiak, ogiak, gozoak eta esnekiak
Banaketa: astelehena, asteazkena eta larunbata
Eskariak: telefono dei edo WhatsApp bidez 668 550 639, edo e-mail bidez: lantaldea@aldabazahar.com
Nestor Errasti
Barazkiak
Banaketa: asteazkena
Eskariak: telefono dei edo WhatsApp bidez, 661 003 446
Inaxio Gorosabel Urkia
Ogia (integrala garia, integrala Kamut, gari zuria)
Banaketa: larunbata
Eskariak: telefono dei edo WhatsApp bidez 656 788 279, edo formulario hau betez https://bit.ly/ogieskaera
Edurne Arsuaga Iraola
Tolosako Babarruna, arrautzak, ardi esnea, intxaurrak
Baneketa: larunbata
Eskariak: telefono dei edo WhatsApp bidez, 688 635 603
Gregorio Balerdi Berasategi
Porruak, arrautzak, ogia, ardi esnea, gazta, intxaurrak, irasagarra.
Banaketa: larunbata
Eskariak: telefono dei 943 801 414 edo WhatsApp bidez 670 431 669.
Basabe Barrena
Babarruna, arrautzak, Errezil Sagar Zukua
Banaketa: osteguna
Eskariak: telefono dei edo WhatsApp bidez, 605 704 943