Eguraldi aldaketaren eragina nabaria izan zen azokako mahaietan

Tolosako Udala
2018/04/23 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa

Joan den asteko eguraldi onak eta epeltasunak oso lagungarriak izan dira baratza eta basoetan. Behar handia zegoen, eta iritsi direnean barazkien aurrerapena nabarmena izan da. Zainzuriak kolpean etorri dira; baratzetan eta zenbait mahaietako eskaintza paregabea izan zen. Produktu asko eta kalitate handikoa. Babak eta ilarrak pixkanaka ugaritzen ari dira mahaietan, eta oso une berezian daude. Oraindik oso finak eta txikiak dira, zapore oso berezia dutelarik hasiera honetan.

Basoetan ere eguraldi aldaketak eragin positiboa izan zuen. Udaberriko zizak zenbait mahaietan ikusi genituen, eta oso kalitate onekoak. Usaia pasiloetan somatzen zen, eta oso beteak ikuste ziren. Hauekin, onddoak eta marzuolusak.

Aipatzekoa ere Berdura plazan izandako eskaintza. Apaingarriko lore eta landare asko, eta baratza landare postuetan sekulako giroa.

Datorren asteari begira, HARAGI ospatuko da. Animazio handia izango dela aurreratu dezakegu, eta azoka Triangulo plazan ospatuko dela ere bai.

Prezioak:

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA