Ehundik gora postu izango ditu gabonetako azoka bereziak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/12/15 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa
  • Trianguloa plazan, Alondegi plazan, Plaza Zaharrean eta San Frantzisko pasealekuan kokatuko dira postuak.
  • Tolosa&Co-rekin elkarlanean, Denden Azoka ere egingo da: 26 saltokik beren atarietara aterako dituzte produktuak egun osoan zehar.

Larunbatean, abenduak 20, ospatuko da gabonetako azoka berezia Tolosan. Parte hartze altua izango du aurten, asteroko azokako ekoizleez gain, 100 postu baino gehiagok eman baitute izena. Ohi bezala, lau gunetan kokatuko dira, 09:00etatik 14:00etara: Trianguloa plazan, Alondegi plazan, Plaza Zaharrean eta San Frantzisko pasealekuan.

  • Trianguloan eta Alondegi plazetan elikagaiak izango dira salgai: barazkiak, gozoak, ahatekiak, hestebeteak, kontserbak, eztia, esnekiak… Trianguloan 40 postu izango dira, Alondegi plazan, beste 30. Horrez gain, goizean zehar, herriko sei saltokik ere postua izango dute Trianguloan.
  • Plaza Zaharrean animaliak egongo dira ikusgai.
  • San Frantzisko pasealekuan, berriz, 26 postu jarriko dira, herriko zenbait eragile eta ikastetxerenak, eta artisauenak: egur tailak, bitxiak, pilotak, egurrezko etxetresnak…

Azoka berezien egunetan egin ohi duen bezala, Udal Txistulari Banda kalez kale ibiliko da, giroa alaitzen, 11:00etatik 12:30era bitarte.

Saltokien azoka

Horrez gain, Tolosa&Co merkatarien elkarteak Udalarekin elkarlanean sustatuta, Denden Azoka ere egingo da egun berean, gabonei begira herriko komertzio txikia sustatzeko asmoz. Egitasmo honen bidez, saltokiek beren atarietara aterako dituzte produktuak, egun osoan zehar. 26 saltokik parte hartuko dute aurten.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA