Eskaintza aberatsa mahaietan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/05/28 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa

Egun hauetako eguraldi aldakorrak eragin onuragarria dauka azokako produktuetan. Garai honetako barazkiak oso puntu onean daude, ilarra, baba, erremolatxa edo eta zainzuriaren kasu, eta denboraldiko aurreneko frutak ere ikusi genituen. Aurtengo lehenengo franbuesak edo mugurdiak ere izan ziren mahai batean.

Denen artean, eskaintza arrakastatsuena perretxikoena izan zen. Erosle asko dira astero galdezka egoten direnak, eta oraingoan saria izan dute. Udaberriko ziza eskaintza zabala eta kalitatezkoa, aurtengo lehenengo gibelurdinak, eta bertako onddo gutxi batzu ere izan ziren mahaietan.

Aipatu datorren astean Bisigu eta Sagardo Festa dela eta, azoka zerkausitik Triangulo plazara mugituko dela.

Prezioak:

Fitxategiak: 
Fitxategi 2018-05-26.xlsx

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA