Euria Bikain

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2019/11/12 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa

Eguzkia agertu ere ez zen egin larunbatean asteroko azokan, eta berdin aurreko aste guztian ere Tolosaldean. Horrek eragin zuzena du baratzetan, belazeetan eta basoetan. Horietariko asko positiboak, gehienak, landareak neguko girora ohitzen baitira; motel hazten dira, prozesu kimikoetatik urrun, oraindik urrun dauden udaberrira eta udara bermearekin iristeko.

Iazko neguan egindako lan onaren emaitza dira aurten jaten ari garen sagarren kalitate ona, azokako erosleen orgak bete zituzten gainerako frutekin batera. Modu ekologikoan hazitako barietateen artean aurki zitezkeen Errezil sagarra, reineta grisa, Aragoiko reineta, Mokoloa edo Granny Smith sagarra, adibidez. Mizpira ugari ere egon zen, orain baitago heldutasun puntu gorenean. Tamaina ederreko mizperoak ikusi ahal izan ziren azokan, hala nola baita feijoak, udareak, intxaurrak eta urrak ere, berehala iritsiko diren kiwiekin batera. Ekoizleen esanetan, baliteke aste honetan bertan kiwiak azokan ikustea.

Tolosako babarruna ere mahai ugaritan ikusi zitekeen. Perla beltzaren inguruan erreportajeak egiten ari ziren hainbat kominikabide ere gerturatu ziren azokara, asteburu honetan egingo den ospakizunaren atariko. Ziur babarrunaren azoka berezia erabat arrakastatsua izango dela. Urteroko moduan. Aipatutako perla beltzaz gain, era guztietako sakramentuak ere egongo dira: aza, pipermina, sahieskia, txorizoa, odolkia...

Tolosako Udalak gaztetxoentzat eta helduentzat txotxongiloen inguruan antolatutako ekintza ere nabarmendu zen pasa den larunbatean. Parte hartze handia izan zuen barazkiekin egindako txotxongiloen tailerrak, asteroko azokaren inguruan egiten diren ekintzek izan ohi duten moduan.

Eskaintza mikologikoa ere arreta gune ari da izaten azken asteetan. Larunbatean bertako onddo ugari aurki zitekeen azokan, kalitate onekoa eta prezio eskuragarrietan. Horien artean zeuden ziza horia, mendiko angula, edo niskaloak.

Astero azokan aurki daitekeen gazta eskaintza ere nabarmentzekoa da. Postu espezializatu berriak daude, ardi esnearekin egindakoak, ontze ertainekoak, eta oso onduak direnak. Denak ere zapore eta izaera handikoak. Gazta espezializatuak egiten dituztenak ere badaude, horien artean gazta zaharra egiten dutenak, gaztanbera egiten dutenak, edo behi edo ahuntz gazta egiten dutenak. Opari bikain egiteko modukoak denak.

Fitxategiak: 
Fitxategi Prezioak 2019.11.09

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA