Euskal Herriko 16 mintegiren eskaintzak koloreztatu zuen Trianguloa larunbateko Zuhaitz Azokan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/02/26 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa

Zuhaitzak, zuhaixkak, landareak, haziak, barazki landare ekologikoak... izango ziren protagonista 2018ko lehendabiziko azoka berezi honetan.

Euskal Herri osotik etorritako 16 mintegi egon ziren larunbat honetan, otsailak 24, Trianguloa plazan. Fruta arbolak (limoiondoak, laranjondoak, sagarrondoak…) baso landareak (pinuak, pagoak, haritzak…), apaingarriak, zuhaitzak eta zuhaixkak ekarri zituzten larunbateko azoka berezira.

Landare eta zuhaitz mota ugari ikusi eta erosteaz gain, haiei buruzko zehaztasunak galdetzeko ere baliatu zuten bertaratutakoek.

Horrez gain, Blasenea mintegiaren eskutik, hazi eta landare landatze tailerra izan zen 11:00etatik 12:30etara Trianguloan bertan.

Mintegi parte hartzaileak: Arakama anaiak: Zegama (Gipuzkoa); Aranburu: Aginaga (Gipuzkoa); Areitio: Zaldibar (Bizkaia); Belar: Zaldibar (Bizkaia); Blasenea: Zarautz (Gipuzkoa); Dorronsoro: Ataun (Gipuzkoa); El montañes: Tafalla (Nafarroa); Guillen: Pueyo (Nafarroa); Urkizu: Anoeta (Gipuzkoa); Txomin Bilbao: Kortezubi (Bizkaia); Artadi: Igorre (Bizkaia); Sairu loreak (Urtinea): Usurbil (Gipuzkoa); Zurlan: Anoeta (Gipuzkoa); Zubialde: Beintza-Labaien (Nafarroa); Lurberry: Zarautz (Gipuzkoa); Ortuberri: Iurreta (Bizkaia).

 

Argazkiak

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA