Gabonetako azoka berezian postua jartzeko izen ematea zabalik

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/11/05 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa
  • Abenduaren 18an izango da aurtengo Gabonetako azoka berezia eta gaurtik azaroaren 21era eman daiteke izena postua jartzeko.

  • Eskabideak UDATEn aurkeztu daitezke aurrez aurre, edo erregistro elektronikoaren bidez Udalaren webgunean.

 

 

 

Abenduaren 18an Plaza Zaharrean eta Alondegian izango da aurtengo Gabonetako azoka berezia eta zabalik dago bertan postua jartzeko izen ematea. Postua ipintzea doakoa izango da, Tolosako Udalak jarriko ditu postuen muntairako beharrezkoak diren elementu eta mahaiak.

Ondorengo elikagaiak ekoiztu edo saltzen dituzten pertsona fisikoek, pertsona juridikoek edo ordezkari legalek egin dezakete eskaera: ahate produktuak, gazta eta esnekiak, eztia, kontserbak, hestebeteak edo odolkiak, ardoa eta likoreak, gozogintza, haziak eta landareak, beste batzuk…

Izena emateko azken eguna azaroaren 21a da. Eskaera egiteko oinarriak hemen kontsultatu daitezke eta eskabideak aurrez aurre UDATEn edo erregistro elektronikoaren bidez Udalaren webgunean egin daitezke.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA