Gabonetako azoka Tolosan, gabon gauaren bezperan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2017/12/19 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa
  • Egitarau oparoa lagun, goizeko 9:00etan emango dio hasiera Gabonetako azokak, 14:00ak arte luzatuz.

  • Larunbateroko azokaren Zerkausiko, Berdura Plazako eta Euskal Herria Plazako postuei, Triangulo Plaza, Plaza Zaharra, Alondiga Plaza eta San Frantzisko pasealekukoak gehituko zaizkie. Ehunka postu guztira larunbatean Tolosan.

Larunbat honetan, abenduak 23, ospatuko da Tolosako urteko azken azoka berezia: Gabonetako azoka. Tolosan egun pasa eta gabonetako erosketak egiteko aukera paregabea izango da larunbatekoa. Gabonetako azoka guneak 7 izango dira: Zerkausia, Berdura plaza, Euskal Herria plaza, Trianguloa Plaza, San Frantzisko pasealekua, Alondiga Plaza eta Plaza Zaharra. Goizean goiz emango dio hasiera azokak eta 14:00ak arte luzatuko da. Guztien artean ehundaka postu batuko dira Tolosan.

Honela banatuko dira postuak Gabonetako azokaren 7 guneetan:

Triangulo Plaza

Trianguloa plazan 35 postu izango ditugu: elikagaienak, Tolosako Natural body, Amiano, Amets eta Arretxe saltokien postuak eta La Jara elkartekoena Extremadurako produktuekin.

Plaza Zaharra

Peio Urdapilleta Euskal Txerriarekin egongo da: bertan Euskal Txerriak egongo dira ikusgai eta Euskal Txerrikiekin egindago pintxoak ere dastatu ahal izango dira. Horrez gain, saskiak eta egurrez egindako hainbat produktu ere izango dira Udaletxe aurrean.

Alondiga Plaza

Elikagaien 23 postu egoteaz gain, animalien gunea izango da Alondigakoa: euskal oiloak, antzarrak, euskal artzain txakurrak, Galloway arrazako behiak, alpakak eta astoak, hain zuzen. Horretaz gain, umeentzako tailerrak eskainiko ditu bertan "Asociación Socio-cultural y cooperación al Desarrollo-Euskadi" elkarteak.

San Frantzisko pasealekua

Artisauek landutako lanak eskuratu ahal izango ditugu San Frantzisko pasealekuan 14 postutan banatuta. Beste hainbat elkarteren postuak ere kokatuko dira hemen askotariko produktuekin: Uztaritzetik etorritako taldea, Kokuyo elkartea, Anayurd elkartea, Pausoka elkartea, Begisare elkartea, Asmoberri guraso-elkartea...

Asteroko azokaren hiru guneak: Zerkausia, Beldura Plaza eta Euskal Herria Plaza

Zerkausia, Berdura Plaza eta Euskal Herria Plazan larunbateroko postuak izango ditugu. Gainera, Berdura plazan, asteroko postuez gain, hiru postu gehiago izango ditugu: bi artisau loreekin lana egiten dutenak eta lore-landare postu bat.

Gune ezberdinetan jarduera ugari izango dira: Berdura Plazan eta Zerkausian, girotze lanetan, punta puntako bi bertsolari ariko dira, Andoni Egaña eta Oihana Iguaran. Azken honetan, Gartxot Koblariak, Yanaisak eta Maitane Iruiñek ere musika emankizuna eskainiko dute. Euskal Herria Plazarik abiatuta, berriz, dultzaineroak. Honekin batera, iazko edizioaren arrakasta ikusita, Nekazal Elikagaien Erakusketa-Lehiaketa antolatu da, baserritarren produktuak eta postuak balioan jartzea helburu duena. Gainera, Zerkausitik abiatuta, postuz postu banatuko da sagar erre konpota Zerkausian bertan, Euskal Herri plazan eta Berdura plazan, astebururo azokara etortzen diren ekoizle eta saltzaileen artean, Udalaren esker ona adierazteko.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA