Gabonetako azokan postua jartzeko izen-ematea, zabalik

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/10/26 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa
  • Abenduaren 22an, larunbata, izango da azoka eta guztira, 100 postu muntatuko dira.
  • Interesdunek azaroaren 16a baino lehen eman behar dute izena honako kanaletako baten bitartez: Tolosako Udaleko bulegoetan, feriak@tolosa.eus helbidean edota www.tolosa.eus-en bitartez.

Datorren abenduaren 22an, larunbata, ospatuko da Tolosako Gabonetako Azoka. Hori horrela, Merkataritza, Feriak eta Turismo departamentuak zabaldu berri du postua jartzeko eskaerak egiteko epea: azaroaren 16a bitarte eman daiteke izena. Hainbat kanalen bitartez burutu daiteke eskaera: Tolosako Udaleko bulegoetan (Plaza Zaharra 6, 7:15etatik 14:15etara), feriak@tolosa.eus helbidean edota www.tolosa.eus-en bitartez.

Guztira, 100 postu muntatzen dira, ondorengo espazioetan kokaturik: Trianguloa, plaza Zaharra, Berdura plaza, San Franzisko pasealekua eta Alondegia plaza. Aipatutako espazioetan elikadura eta artisautza postuak jarri ahal izango dira, aukeratutako postuen kokapena antolakuntzak erabakiko duelarik produktuen arabera. Postuen muntaiarako beharrezkoak diren elementu eta mahaiak Udalak jarriko ditu.

Baldintzak xehetuta eta eskaera orria www.tolosa.eus -en dago eskuragarri: bit.ly/2AtlT45

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA