Garapen ekonomiko eta merkataritzako dirulaguntzen epea maiatzaren 25ean itxiko da

Udaterako
hitzordua

Tolosako Udala
2026/05/20 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa
  • Negozioak sustatzeko dirulaguntzak (Ekin), merkataritza biziberritzekoak (Berriz Tolosa) eta lehiakortasun-programarako dirulaguntzak eska daitezke
     
     

 

Maiatzaren 25ean itxiko da garapen ekonomiko eta merkataritzako dirulaguntzak eskatzeko epea. Guztira, hiru dirulaguntza-lerro daude martxan, tokiko jarduera ekonomikoa sustatzeko helburuarekin: lehenik, negozio berriak sustatzekoa (Ekin), eta dirulaguntza hau da Tolosako hiri-ekonomiako sektoreren batean enpresa-ekimen bat (merkataritza, zerbitzuak, ostalaritza edo turismoa) abiarazten duten pertsona edo entitateentzat. Guztira, 80.000 € jarriko dira horretarako. Bigarrenik, merkataritza biziberritzeko dirulaguntza (Berriz Tolosa), enpresa baten eskualdaketa egin, eta Tolosako negozio baten ardura hartu nahi duten pertsonentzat (45.000 €). Hirugarrenik, lehiakortasun-programarako dirulaguntza, hau da, Tolosan eta Apattaerrekan kokatuta egon, eta gehienez 50 langile dituzten enpresei zuzenduta (15.000 €).

 

Udalak dei egiten die interesa duten pertsona, autonomo eta enpresei eskaerak lehenbailehen aurkez ditzaten; izan ere, epea maiatzaren 25ean bukatuko da, eta laguntza-lerro bakoitzak aukera interesgarriak ematen ditu negozio berriak sortu, jarduerari jarraipena eman edo enpresen lehiakortasuna indartzeko.

 

Dirulaguntza hauek eskatzeko gida bat eskuragarri dago, eta informazio gehigarria ere esteka honetan lor daiteke:

https://udala.tolosa.eus/eu/udal-administrazioa/dirulaguntzak/dirulaguntzak

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA