Gaztelako Atea arnasten duen bihotz eskultura zintzilikariarekin apaindu da

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/05/17 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa
  • Aurten ere ezin izan da Lore eta Landareen azoka berezia ospatu, baina urteroko ohiturari eutsiz Gaztelako Atea apaindu da “Arnasten” izeneko apaingarriarekin.

 

Egoeragatik, aurtengo Lore eta Landareen azoka berezia ezin izan da ospatu, baina urtero legez, Gaztelako Atea lorez apaindu da.

LoreArtean, Gipuzkoako loradenden elkartea, arduratu da Gaztelako Atea lorez apaintzeaz. “Respiro – Arnasten” izena duen eskultura zintzilikaria ipini dute arkuan, egun argitan eta gauean hainbat efektu bisual egiten dituena. Arnasterakoan egiten ditugun mugimenduak irudikatzen ditu, arnasten duen bihotz bat balitz bezala, eta landare materialez apaindutako eta pintatutako egur zatiek osatzen dute eskultura.

Egunez, eskulturaren erdigunean egongo dira egur zatiak, arnasa botatzea irudikatuz. Gauez, berriz, erdian zulo bat utziko duten argi-puntuak ikusiko dira, arnasa hartzea irudikatuz. Arnasketaren mugimenduak irudikatzeko, egur zatien kolorea da gakoa: erdian daudenek tonu gorriskak dituzte, eta, albo batean daudenak, berriz, txuriak dira.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA