Hasi da Haragi, txingarraren eta haragiaren nazioarteko topaketa

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/04/27 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa
  • Hasierak, 3 eguneko egitarauari egin dio bide, topaketa 3 egunez luzatuko baita, apirilaren 27tik apirilaren 29ra, hain zuzen.
  • Tokiko, estatuko eta nazioarteko parrilariek hartuko dute parte, otordu, konferentzia, dastaketa edota erretze ezberdinetan.
  • Tolosako Udalaren, Basque Culinary Center-en eta HAZIren (Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuordetza) ekimena da.
  • Informazio guztia www.haragi.eus -en.

Hasi berri da Haragi, txingarraren eta haragiaren nazioarteko topaketa, gaur goizean Basque Culinary Centerren gauzatu duten sinposioarekin. Bertan, haragiarekin eta txingarrarekin loturiko zenbait alderdi jorratu dira: ekoizpena, jasangarritasuna, heltzea, erretzeko teknikak eta azken emaitzan horrek guztiak duen eragina. Sektoreko izen entzutetsuek hartu dute parte, tartean: Tolosako parrileroek (Burruntzi, Casa Julián, Casa Nicolás eta Botarri jatetxea), Mikel Zeberiok, Jefferson Ruedak, Dante Ferrerok, Jayne Hardcastle-ek, Renzo Garibaldik, Pablo Riverok, Jose Gordonek, Juan Antonio Zalduak eta Jose Pablo Larreak.

Tolosako Udalaren, Basque Culinary Center-en eta HAZIren (Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuordetza) ekimena da topaketa, eta, Tolosako Txuletaren Festaren bideari jarraituz, tradizioa, tokiko produktua, nazioarteko joerak eta prestakuntza biltzearen alde egin nahi dute. Hain zuzen, hiru erakundeetako ordezkariek izan dute hasiera emateko ardura: Olatz Peon Ormazabal, Tolosako alkatea, Joxe Mari Aizega Basque Culinary Center-en zuzendaria, eta Bittor Oroz, Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea. Haragi bezalako ekimenak atzean duen 'aberastasun sozial eta ekonomikoa' jarri dute balioan eta inplikatutako eragile zein banako guztien lana 'eskertu eta goraipatu' dute.

Hasierak ordea, 3 eguneko egitarauari egin dio bide, topaketa apirilaren 27tik (ostirala) apirilaren 29ra (igandea) izango baita. Haragiren lehen edizioan, tokiko, estatuko eta nazioarteko parrilariek hartuko dute parte; besteak beste, Brasil, Peru eta Argentinatik etorriak; eta, estatuko parrilari eta Tolosako erretegiekin batera, hiriaren erdigunea haragiaren eta txingarraren aroma eta zaporez beteko dituzte. Azoka herrikoi honen helburua ere da lanbideari, tokiko produktuari eta Euskadiko parrila-tradizioari ikusgaitasuna ematea.

Egitaraua

Basque Culinary Center-en auditoriumean gaur goiz osoan zehar egindako profesionalei zuzendutako sinposioari jarraiki, gauean, inaugurazio-afaria egingo da Tolosako Zerkausian eta Tolosako erretegiek emango dute (Burruntzi, Casa Julián, Casa Nicolás eta Botarri jatetxea). Afarian, Tolosako erretegien menu tradizionala dastatuko da, eta txuleta izango da plater nagusia.

Larunbatean, parrilak egongo dira Tolosako Euskal Herria plazan, eta askotariko errekiak ikusi eta dastatu ahalko dira. Mexikon bizi den Dante Ferrero argentinarrak «behiaren showa» egingo du; Jefferson Rueda brasildarra eta Renzo Garibaldi perutarra larunbateko afarian dastatu ahalko diren txerriak erretzeaz arduratuko dira; eta Pablo Rivero argentinarrak larunbat eguerdian dastatu ahalko diren arkumeak erreko ditu.

Bazkari, afari eta dastatzeez gain, larunbat goizean, Tolosako jantoki nagusiari atxikita dagoen erabilera anitzeko gelan, Zerkausian bertan, probatzeak, prestakuntza eta hitzaldiak emango dira, 11:00etatik aurrera, goiz osoan zehar. Zenbait gonbidatu berezi ere izango dira: José Gordón, Juan Antonio Zaldua eta Jayne Hardcastle.

Larunbat eguerdian, bazkari herrikoia emango dute tokiko eta kanpoko erretegiek Tolosako merkatuko jantokian. Larunbateko egitarauari amaiera emateko, 19:30ean, Tolosako erretegien ibilbidea eta lana omentzeko ekitaldi bat egingo da, Tolosako Topic zentroan.

Haragiren lehen edizioa Dante Ferrerok 24 orduz erreko duen behia dastatu ondoren amaituko da.

Informazio guztia www.haragi.eus -en.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA