Hasi da Tolosako ostalaritza ezagutzeko proiektua sektorea elkarrizketatzeari ekinaz

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2017/07/19 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa

Tolosako Hiri Ekonomian ostalaritzak garrantzi nabarmena du. Datozen hilabeteetan, Eusko Jaurlaritzaren Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak, araudi berri bat argitaratuko du. Honek sektorean eduki dezakeen eragina kontuan hartuta, Tolosako Merkataritza, Feriak eta Turismo departamentuak ezinbesteko ikusi du ostalaritzaren inguruko azterketa bat martxan jartzea.

Jada azterketaren nondik norakoak aurkeztu zitzaizkion sektoreari pasaden hilaren 11an egindako bilera irekian, eta gaur bertan, uztailak 19, ekin zaio azterketari kaleko eskuartzearekin. Ostalaritzaren egoera orokorra ezagutu eta gai adierazgarrienak jaso ahal izateko elkarrizketatzaile identifikatu bat pasako da establezimenduetatik, uztaila eta abuztua bitartean.

Ostalaritza sektorea aztergai izango duen ikerketa honetan hainbat puntu aztertuko dira:

  • Tolosako ostalaritzaren gaur egungo egoera
  • Bertako eta bisitarien behar berriak
  • Beharrezkoak diren egokitze eta hobetze proposamenak

Ikerketa hau Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak egingo du eta sektorearen lankidetza eskatu dute Merkataritza, Feriak eta Turismo sailetik lan prozesuan parte hartzeko.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA