Higiene eta osasun betekizunei buruzko ikastaroa antolatu da nekazal ekoizle txikientzako

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/02/14 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa
  • Otsailaren 27an izango da, Azpeitian, eta artisau eran ekoizten duten nekazariei zuzenduta dago.


 

Artisau eran ekoizten duten nekazal txikiei zuzendutako higiene eta osasun betekizunen malgutasunari buruzko ikastaroa antolatu dute Eusko Jaurlaritzak eta Hazik otsailaren 27rako. Euskadin nekazaritzako elikagaien jardueren higiene eta osasun betekizunen malgutasunera atxikitzeko bete beharreko baldintzei buruzko ikastaroa izango da. ELIKA Fundazioko Aimar Mendez izango da ikastaroren gidaria eta esneki, arrautza, landare eta ogi, pastel eta irinetarako bete beharreko baldintzei buruz ariko da.

Ikastaroa, otsailaren 27an izango da, 11:00etatik 13:30era, doan, Azpeitiko Elikagunean (Plaza Nagusia, 11). Informazio gehiagorako edo izena emateko 627 431 904 telefonora deitu daiteke edo https://fpe.hazi.eus/Fpe_prema/prematriculacion.asp?param=629581567&idioma=1 helbidean.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA