Ia 80 saltokik atera zituzten kalera euren eskaintza berezienak larunbateko Braderiean

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/03/19 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa

Egun osoko egitaraua antolatu zuen Tolosa&Co merkatari eta ostalari elkarteak Braderiearen bueltan. Dendariek saltokien kanpoaldera atera zituzten beren produktuen eskaintza bikainak, 10:00etatik 20:00etara luzatu zen jaian. Eguna osatzeko, Tolosa&Co elkarteak hainbat ekintza antolatu zituen: Shopping train, saltoki guztiak bisitatzeko aukera eskaintzen zuen trena edota musika, Iraunkorrak txaranga kaleak alaituz.

Nerea Letamendia, Merkataritza, Feriak eta Turismo zinegotziak hartu zuen parte "kalitatezko produktuen, gertukoa den eta harreta ezin hobea eskaintzen duen komertzioaren bateragune den Tolosa are gehiago ezagutarazteko zita"-ren irekiera ekitaldian. "Erabateko elkarlanean ari gara Tolosa&Co eta udala, ekarpenak jasoaz, berrikuntza bultzatuaz, proiektu amankomunak martxan jarriaz, eta azken finean, Tolosarren beharrei erantzungo dien jarduera elkarlanean garatuaz. Udal gobernuak herriaren garapen ekonomikoa du jomuga, eta merkataritza ezinbesteko aktore da. Elkar eragin, zaindu eta elkarrekin bidea egiten jarraituko dugu" adierazi zuen.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA