Kultura, gastronomia eta ondare historikoa, Aste Santurako, Tolosan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2019/04/10 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa
  • Lehen asteburuak III. Gure Ardo Txuri Txokoa azoka, larunbateroko azoka, XIV. Dantzari Txiki eguna, bisita gidatu ezberdinak eta erromeria izango ditu osagai, beste hainbaten artean.
  • Apirilaren 18tik 22ra, berriz, bisita gidatu ugari, Tolosako Azoka edota karakolen bueltako jaia.

Apirilaren 13a, larunbata, izango da Aste Santuko oporraldiko planen abiapuntua. Ardo Txuriaren azoka, eta Dantzari Txiki eta Erromeria eguna ospatuko dira. Tolosako kultura, gastronomia eta ondare historikoa ezagutzeko aukera izango da ordutik aurrera.

Ardo Txuriaren azoka, hirugarrenez

Gure Txokoa elkarteak antolatuta, Ardo Txuriaren azoka izango da Trianguloan larunbatean. 11:30ean irekiko dute gunea, Udaberri Dantza Taldeko kideen eskutik. 11 upategik hartuko dute parte, eta 1990 eta Orbela tabernetako pintxoak dastatzeko aukera izango da. Kopak 5 euro balio ditu, eta nahi adina ardo dastatu ahal izango da; pintxoek, berriz, euro bateko salneurria izango dute. Ondorengo upategietako ardoak eskainiko dira azokan:

  1. Castillo de Monjardin (Nafarroa)

  1. Marqués de Cáceres (Errioxa)

  2. Pago de los Olivos (Rueda)

  3. Juvé&Camps (Penedés)

  4. Hermanos Fernández (Errioxa)

  5. Méndez Rojo (Galizia)

  6. Hika (Getariako Txakolina)

  7. Hiruzta (Getariako Txakolina)

  8. Luna Bberide (Bierzo)

  9. Mokoroa (Getariako Txakolina)

  10. Luberri (Errioxa)

Dantza, festa giroan murgiltzeko

Trianguloaz gain, festa giroa Tolosako erdigune osoan zehar zabalduko da, 300 dantzari baino gehiago bilduko baititu, larunbatean, Tolosako XIV. Dantzari Txikiak. Euskal Herriko herrialde guztietako zortzi talde gonbidatu ditu hitzordura Udaberri Dantza Taldeak: Aiara (Amurrio), Andra Mari (Galdakao), Akelarre (Hendaia), Muthiko Alaiak (Iruñea), Gure Txokoa (Bera), Garaztarrak (Donibane Garazi), Ereintza (Errenteria) eta Haurtzaro (Oiartzun). 11:00etatik aurrera, herriko zenbait txokotan kalejiran ibiliko dira, 13:00etan Plaza Berrian bildu arte.

Aurtengo berrikuntza nagusia arratsaldeko emanaldi berezia izango da. Orain arte talde bakoitzak bere herriko dantzak eskaintzen zituen; aurten, aldiz, plaza dantzak eskainiko ditu Udaberriko fanfarreak haur guztientzat, baita dantzatzera animatzen diren helduentzat ere. Euria eginez gero, San Frantzisko pasealekuko Herrikide ikastetxeko aterpean egingo da.

Haurren txanda amaitu ostean, helduen euskal festa hasiko da. 19:00etan kalejiran abiatuko dira, fanfarreak girotuta. 21:00etan Zerkausian bilduko dira, afaltzeko. Baserritarrez jantzita joateko dei egin du Udaberrik. 23:00etatik aurrera, Laiotz musika taldeak girotuko du gaua.

Tolosa ezagutzeko bisita gidatuak

Tolosako ondare historikoa ezagutzera eman eta balioan jartzeko asmoz, hiru bisita gidatu antolatu dira. Ohikoak dira Tolosako Azoka eta Alde Zaharreko txokoak ezagutzeko ibilbide gidatuak. Horiei beste bisita berezi bat gehituko zaie, Santa Maria Elizak berriz zabalduko baititu bere ateak bisitarientzat, aurrez egindako bisiten arrakasta ikusirik.

Lehen bisitak larunbat honetan izango dira, eta ondoren, ostegunetik igandera 10:00etatik 18:00etara bisita ezberdin bat izango da orduro, 14:00etan izan ezik. Interesatuek Tolosaldea Tour turismo bulegoan (Andre Maria Plaza, 1), 943 69 74 13 telefonora deituz edo tour@tolosaldea.eus helbidera idatziz, eman beharko dute izena.

Topic Museoak ere eskaintza berezia egingo du oporraldiaren aitzakian. Ordutegia luzatuko du, eta hilaren 13tik 28ra egunero izango da zabalik. 10:00etan zabalduko ditu ateak, 14:00ak arte, eta arratsaldez 15:00ak eta 19:00ak bitarte izango da irekita. Duela hilabete eskas inauguratu du aldizkako erakusketa berria txotxongiloen etxeak: Eszenak & Istorioak. Speeltheather Holland (Studio) eta bere mundu magikoa.

Horrez gain, bisita gidatu antzeztuak eta tailerra izango dira. Bisita gidatuetarako aurrez izena eman beharko da, 943 650 414 telefonoan edota cit@cittolosa.com helbidean. Tailerrean, berriz, txotxongiloekin inprobisazioa eta jolasa jorratuko dituzte. Apirilaren 23tik 26ra izango da, 09:30etik 13:00etara, sei urtetik gorako haurrentzat. Ikastaroaren prezioa 40 eurokoa da, eta interesadunek pedagogia@cittolosa.com helbidera idatzi beharko dute izena emateko.

Programazio orokorra

Apirilak 13, larunbata

04:00. Korrika, euskararen aldeko martxa erraldoia, Tolosatik pasako da
09:00-14:00. Asteroko azoka, Zerkausian, Berdura Plazan eta Euskal Herria plazan

10:00-13:00. Bisita gidatua Tolosako Azokan (ikus ordutegiak eta hizkuntzak hurrengo orrialdean)

11:30-14:00. III. Gure Ardo Txuri Txokoa

11:30. XIV. Dantzari Txiki eguna, Udaberri Dantza Taldeak antolatuta

12:00-19:00. Bisita gidatuak Alde Zaharrean zehar eta Santa Maria Elizan (ikus ordutegiak eta hizkuntzak hurrengo orrialdean)

19:00. Erromeriaren hasiera. Kalejira, Plaza Zaharretik, fanfarreak lagunduta

21:00. Erromeria. Afari herrikoia, Zerkausian

23:00. Erromeria. Laiotz musika taldearekin dantzaldia Zerkausian

 

Apirilak 18, osteguna

10:00-19:00. Bisita gidatuak Alde Zaharrean eta Santa Maria Elizan (ikus ordutegiak eta hizkuntzak hurrengo orrialdean)

 

Apirilak 19, ostirala

10:00-19:00. Bisita gidatuak Alde Zaharrean eta Santa Maria Elizan (ikus ordutegiak eta hizkuntzak hurrengo orrialdean)

 

Apirilak 20, larunbata

09:00-14:00. Asteroko azoka, Zerkausian, Berdura Plazan eta Euskal Herria plazan

10:00. Bisita gidatua Tolosako Azokan

11:00. Karakolen lasterketa, Trianguloan

11:30-13:30. Bisita gidatu antzeztuak, haurrentzat, Topic Museoan (ikus ordutegiak eta hizkuntzak hurrengo orrialdean)

12:00-19:00. Bisita gidatuak Alde Zaharrean eta Santa Maria Elizan (ikus ordutegiak eta hizkuntzak hurrengo orrialdean)

12:00. Karakola dastaketa

12:30. Karakolen lasterketako sari banaketa

 

Apirilak 21, igandea

10:00-19:00. Bisita gidatuak Alde Zaharrean eta Santa Maria Elizan (ikus ordutegiak eta hizkuntzak hurrengo orrialdean)

11:30-13:30. Bisita gidatu antzeztuak, helduentzat, Topic Museoan (ikus ordutegiak eta hizkuntzak hurrengo orrialdean)

 

Apirilak 23-26

09:30-13:00. Topic-en, udaberriko tailerra: Jolastuz, bidea eraiki

 

Bisita gidatuak: ordutegiak eta hizkuntzak

Apirilak 13, larunbata

10:00. Bisita gidatua Tolosako Azokan (Eus / Es)

11:00. Bisita gidatua Tolosako Azokan (Es / Fr)

12:00. Bisita gidatua Alde Zaharrean (Es / Ing)

13:00. Bisita gidatua Santa Maria elizara (Eus / Es)

15:00. Bisita gidatua Alde Zaharrean (Es / Fr)

16:00. Bisita gidatua Santa Maria eliza (Eus / Es)

17:00. Bisita gidatua Alde Zaharrean (Es / Ing)

18:00. Bisita gidatua Alde Zaharrean (Eus / Es)

 

Apirilak 18, osteguna

10:00. Bisita gidatua Alde Zaharrean (Eus / Es)

11:00. Bisita gidatua Alde Zaharrean (Es / Fr)

12:00. Bisita gidatua Alde Zaharrean (Es / Ing)

13:00. Bisita gidatua Santa Maria Elizan (Eus / Es)

15:00. Bisita gidatua Alde Zaharrean (Eus / Es)

16:00. Bisita gidatua Santa Maria Elizan (Eus / Es)

17:00. Bisita gidatua Alde Zaharrean (Es / Ing)

18:00. Bisita gidatua Alde Zaharrean (Eus / Es)

 

Apirilak 19, ostirala

10:00. Bisita gidatua Alde Zaharrean (Eus / Es)

11:00. Bisita gidatua Alde Zaharrean (Es / Fr)

12:00. Bisita gidatua Alde Zaharrean (Es / Ing)

13:00. Bisita gidatua Santa Maria Elizan (Eus / Es)

15:00. Bisita gidatua Alde Zaharrean (Eus / Es)

16:00. Bisita gidatua Santa Maria Elizan (Eus / Es)

17:00. Bisita gidatua Alde Zaharrean (Es / Ing)

18:00. Bisita gidatua Alde Zaharrean (Eus / Es)

 

Apirilak 20, larunbata

10:00. Bisita gidatua Tolosako Azokan (Eus / Es)

11:30. Bisita gidatu antzeztua, haurrentzat, Topic Museoan (Eus)

12:00. Bisita gidatua Alde Zaharrean (Es / Ing)

12:30. Bisita gidatu antzeztua, haurrentzat, Topic Museoan (Es)

13:00. Bisita gidatua Santa Maria elizan (Eus / Es)

15:00. Bisita gidatua Alde Zaharrean (Es / Ing)

16:00. Bisita gidatua Santa Maria elizan (Eus / Es)

17:00. Bisita gidatua Alde Zaharrean (Es / Ing)

18:00. Bisita gidatua Alde Zaharrean (Eu / Es)

 

Apirilak 21, igandea

10:00. Bisita gidatua Alde Zaharrean (Eus / Es)

11:00. Bisita gidatua Alde Zaharrean (Es / Fr)

11:30. Bisita gidatu antzeztua, helduentzat, Topic Museoan (Eus)

12:00. Bisita gidatua Alde Zaharrean (Es / Ing)

12:30. Bisita gidatu antzeztua, helduentzat, Topi Museoan (Es)

13:00. Bisita gidatua Santa Maria Elizan (Eus / Es)

15:00. Bisita gidatua Alde Zaharrean (Es / Fr)

16:00. Bisita gidatua Santa Maria Elizan (Eus / Es)

17:00. Bisita gidatua Alde Zaharrean (Es / Ing)

18:00. Bisita gidatua Alde Zaharrean (Eus / Es)

 

Erreserbak:

  • Tolosako Alde Zaharra eta Santa Maria Eliza bisitatzeko: 943 697 413 (Tolosaldea Tour)

  • Topic museoa bisitatzeko: 943 650 414

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA